Itxi

EITB TALDEA

Aliantza

EITB Herri Urratsen egongo da igandean MAKUSI haur eta gaztetxoen plataforma digitalarekin

EITB MEDIA

EITBk sortutako unibertso digitala hobeto ezagutzeko aukera izango dute Senpereko lakuan, aurtengo lehenengo Ikastolen Elkarteko jaian, elkartzen diren lagunek: pertsonaia berriak, erronkak, jolas gunea eta ikus-entzunezko proiekzioen gunea aurkituko dituzte, besteak beste.

  • MAKUSI

    MAKUSI

Apirilaren 26ko jendaurreko aurkezpen arrakastatsuaren ondotik, EITBk sortutako MAKUSI haurrentzako doako euskarazko lehen plataforma digitala kalean izango da estreinakoz igande honetan (maiatzak 12), Herri Urrats festan. Ortzadarra lelopean Senperen egingo den Iparraldeko ikastolen aldeko jaira bertaratzen diren ume, gaztetxo eta familiek MAKUSI unibertsoa gertu-gertutik ezagutzeko aukera izango dute: klubeko kide izateak ekarriko dituen abantailak, ikus-entzunezko eskaintza zabala, pertsonaia berriak… Besteak beste, erronkak, MAKUSI Land jolas gunea, proiekzioak, merchandising salmenta eta photocall-a antolatuko dira.

2:34

Urtero bezala, EITB Ikastolen Elkarteko ospakizunetan bidelagun eta babesle nagusi izango da, bi entitateen arteko aliantza berretsita. Hala, MAKUSI euskal ikastolen gainontzeko jaietan ere izango da: Ibilaldia (maiatzak 26), Araba Euskaraz (ekainak 16), Kilometroak (urriak 6) eta Nafarroa Oinez (urriak 10). Gainera, egun horietako jarduera eta ekitaldien berri emango dute EITBren hedabideek.