Gaztea

Internet

Putxainaren kondaira, potaxieak eta fifeak: nondik datoz TikToken biral bihurtu diren hiru kontzeptuak?

B. F. | EITB Media

Betile luzedun ahuakate bat agertu zaizue egunotan zuen sare sozialetako feedean? Putxaina kondairaren munduan erori zara.

  • Putxaina bat

    Putxaina bat. YouTubeko bideo batetik ateratako irudia

Putxaina bilbotarra, Putxaina itsaslamina, Putxaina swiftiea… Denetariko begidun ahuakateek bete dituzte gure sare sozialetako feedak azken hilabeteetan.

Kondaira estiloan, Putxaina deituriko glamourdun ahuakate hauen istorioak kontatu dituzte milioika erabiltzailek. Narratzaile baten ahotsak kontatzen digu kondaira, adimen artifizial bidez egindako irudiekin lagunduta.

TikTokeko joerekin gertatu ohi den bezala bideoak aldatzen joan diren arren, asmatutako lehen kondairetan arrotza zaion mundu baten aurrean Putxainak bizi beharreko pasarte bat kontatzen zuten bideoek.

Hasierako istorio guztiek hainbat ezaugarri dituzte komunean, denetan aipatzen da Jiafei izeneko jainkosa, Anekakanekulo izeneko leku bat eta potaxie (Putxainaren aliatu gisa) eta fife (Putxainaren arerio gisa) kontzeptuak. Hemen adibide bat.

Potaxieak eta fifeak: nortzuk dira? Nondik datoz?

Duela hainbat urte biral bilakatutako bideo honetan, elkarrizketatuak ahuakateak "potaxio"a duela dio.

Izen horretatik abiatuta, potaxio hitzetik abiatuta, unibertso oso bat sortu da sare sozialetan. LGBT+ mugimenduak bultzatuta, fife deituriko estereotipoaren kontrako mugimendu gisa jaio zen potaxie unibertsoa. Independenteak, axolagabeak eta boteretsuak diren pertsonak definitzeko erabiltzen da potaxie hitza, horiek baitira komunitate honen ezaugarri nagusiak.

Fifeak (Fifa bideo-jokoari erreferentzia eginez) maskulinitate hegemonikoa ordezten duten gizon heterosexualak dira. Matxismoarekin eta misoginiarekin lotzen da terminoa.

Fifeak (Fifa bideo-jokoari erreferentzia eginez) maskulinitate hegemonikoa ordezten duten gizon heterosexualak dira. Matxismoarekin eta misoginiarekin lotzen da terminoa.