Gu

Gu

Gu

Internet

Alejandro Ugalde: biniloak, landareak eta musika zerrenda biralak

Sare sozialetan @ugalddd gisa ezagutu dugu gazte andoaindarra. "Gu"ra etorri da, bere zerrenden sekretuak kontatzeko.

  • Alejandro Ugalde

    Alejandro Ugalde. Argazkia: Gaztea

    9:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sare sozialetan musika zerrendak egiteagatik egin da ezagun Alejandro Ugalde (@ugalddd Instagram eta TikToken) andoaindarra.  

Musika zale amorratua dela kontatu digu Alejandrok "Gu" saioan. Pasio hori munduarekin konpartitzeko gogoz, sareetan bere kanta gustukoenen inguruko bideoak egiten hasi zen duela hilabete batzuk.

Hasieran kamera aurrean agertzen ez zen arren, kamera aurrerako pausoa ematen ausartu da azken aldian. Binilo eta landare artean dantzan ikusten dugu Alejandro, etxeko egongelan.

TikToken 48.000 ikustalditik gora ditu eduki sortzailearen bideorik arrakastatsuenak.