Itxi

Faktoria

Mahastigintza

Ximun Bergouignan: "Ahantzi dugu inguruari so egitea. Galdu duguna ez dugu belaunaldi batez berreskuratuko"

JOne Larrañaga | EITB Media

'Irulegiko sotoa' ardandegiko arduradunak ardoaz, bere mahastiez, klimaz eta lurraz hitz egin digu: Industrializazioak 40 urtetan desegindako jakintza berreskuratu beharraz mintzatu da: "Guri dagokigu emeki-emeki ikustea, ikastea, tronpatzea, galtzea... baina xutik irautea"

  • Ximun Bergouignan

    Ximun Bergouignan

    25:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iparlaren azpian eta Errobi ibaiaren ertzean dago Irulegiko sotoa. Ardandegiaren ardura duen hirugarren belaunaldikoa da Ximun Bergouignan, 36 urteko mahastizaina. Bere mahastiak aurrez aurre dituela mintzatu zaigu, negu giroa kendu ezin duen udaberriko aroaz, ardogintzak dakartzan nekeez eta ematen dituen pozez. Euren aintzineko belaunaldiek zuten jakintza berreskuratu eta naturari so egiteko modu bat utzi nahiko lieke berriei. Laugarren belaunaldia jaio baita jada.