Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Larunbata, maiatzak 18

Italiako Giroko 14. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Castiglione delle Stiviere-Desenzano del Garda

EITB MEDIA

Italiako Giroko 107. edizioko bigarren eta azken erlojupekoa da. 31,2 kilometroko ibilbide laua da, antolakuntzak azaldu duenez. Sailkapen orokorrean garaipenaren bila doazen gizonek aurrerapausoa eman dezakete, haien aukerak jokatuta.

  • Italiako Giroko 14. etaparen profila

    Italiako Giroko 14. etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

2024ko Italiako Giroko hamalaugarren etapa 31,2 kilometroko banakako erlojupekoa da. Maiatzaren 18an jokatuko dute, Castiglione delle Stiviere eta Desenzano del Garda artean. Erlojupekoa egingo duen lehen txirrindularia 13:20an aterako da; azkena, sailkapen orokorreko liderra, berriz, 16:35ean. Aurreikuspenen arabera, etapa 17:09ean amaituko da.

107. edizioko bigarren erlojupekoa laua da, antolakuntzak zehaztu duenez, hainbat ondulazio dauden arren. Txirrindulariak beheranzko bidea hartuko dute, Garda laku aldera, helmugara heltzeko. 

Espezialistentzat erlojupeko aproposa dela dirudi, baina interesgarria izango, era berean, sailkapen orokorreko garaipena lortzeko lanean ari diren hautagientzat.

Ez galdu etaparen xehetasunik, EITBn, zuzenean. Eitb.eus-en osorik eskainiko du etapa, 13:10etik aurrera; ETB1ek 15:00etan ekingo dio emanaldiari.

ETAPAREN PROFILA

Italiako Giroko 14. etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

Italiako Giroko 14. etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 14. etapa (maiatzak 18)

Ibilbidea: Castiglione delle Stiviere-Desenzano del Garda (Banakako erlojupekoa)

Distantzia: 31,2 km

Goranzko desnibel metatua: 150 m

Hasiera-ordua: 13:20 (Lehen txirrindularia) | 16:35 (Azken txirrindularia)

Irteera-ordua: 13:56 (Lehen txirrindularia) | 17:09 (Azken txirrindularia)

Mendiko Saria: ez dago

AZKEN KILOMETROAK

14. etapako azken kilometroak. Irudia: giroditalia.it

14. etapako azken kilometroak. Irudia: giroditalia.it