Itxi

Txirrindularitza

Espainiako Vuelta (6. Etapa)

Evita Muzicek irabazi du Laguna Negran, eta Demi Volleringek lidertza sendotu du

Agentziak | EITB Media

Txirrindulari frantziarra nagusitu da La Laguna Negra mendatean kokatutako helmugan, eta haren atzetik sartu da Demi Vollering lasterketako liderra.

  • Evita Muzic, Laguna Negra mendateko helmugaratzean. Argazkia: EFE

    Evita Muzic, Laguna Negra mendateko helmugaratzean. Argazkia: EFE

Evita Muzic (FDJ)  txirrindulari frantziarrak irabazi du Laguna Negra mendatean (Soria) bukatu den Espainiako Vueltako seigarren etapa. Haren atzetik sartu da helmugan Demi Vollering (SD Worx) lasterketako liderra.  

Txirrindulariek 132 kilometroko ibilbidea egin dute, Tarazonan abiatuta, eta Laguna Negrarako igoeran Volleringena izan da ekimena.

Txirrindulari herbeheretarrak erritmo ona jarri du, eta, pixkanaka-pixkanaka, aurkariak atzean geratzen joan dira. Azken bi kilometroetan, hamar lagun soilik joan dira lasterketaren buruan.  

Pedal kolpea apur bat lasaitu duenean, Pauliena Rooijakkersek (Fenix-Deceuninck) erasoa jo du, baina berehala erantzun dio liderrak.  

Helmugatik 600 metrora, Volleringek berriro bizitu du erritmoa, eta atzean utzi du sailkapen nagusian duen arerio nagusia: Elisa Longo Borghini (Lidl-Trek) italiarra. Ia minutu bateko aldea ateratzen dio orain.  

Garaipena berea izango zela ematen zuen, baina Evita Muzicek eutsi egin dio, eta azkeneko metroetan liderrari aurrea hartzeko ahalmena izan du. Hala, bi segundoko aldearekin irabazi dio helmugan.  Hirugarren tokian sartu da Yara Kastelijn (Fenix-Deceuninck) herbeheretarra, 15 segundora.  

ETAPAKO SAILKAPENA

1. MUZIC Évita (FDJ) 4:10:20

2. VOLLERING Demi (SD Worx) 0:02

3. KASTELIJN Yara (Fenix-Deceuninck) 0:15

4. MARKUS Riejanne (Visma) 0:17

5. LONGO BORGHINI Elisa (Lidl-Trek) 0:21

6. BAUERNFEIND Ricarda (Canyon) d.b.

7. LABOUS Juliette (dsm-firmenich) d.b.

8. ROOIJAKKERS Pauliena (Fenix-Deceuninck) 0:33

9. FISHER-BLACK Niamh (SD Worx) 0:38

10. CADZOW Kim (EF Education) 0:40

SAILKAPEN NAGUSIA

1. VOLLERING Demi (SD Worx) 17:20:01

2. LONGO BORGHINI Elisa (Lidl-Trek) 0:56

3. MARKUS Riejanne (Visma) 1:14

4. LABOUS Juliette (dsm-firmenich) 1:38

5. FISHER-BLACK Niamh (SD Worx) 2:16

6. MUZIC Évita (FDJ) 2:42

7. REUSSER Marlen (SD Worx) 2:52

8. BAUERNFEIND Ricarda (Canyon) 3:17

9. KASTELIJN Yara (Fenix-Deceuninck) 3:25

10. FAULKNER Kristen (EF Education) 3:29