Gaztea

Dantza

Break On Stage 2024, zuzenean, Gaztean

B. F. | EITB Media

Larunbatean, break eta urban dantzari onenak bilduko dira Barakaldoko Antzokian. Finala streaming bidez izango da ikusgai, Gaztearen YouTube kanalean eta webgunean.

  • 2023ko Break On Stage

    2023ko Break On Stage. Argazkia: Break On Stage

Larunbat honetan izango da 2024ko Break On Stage dantza eta kultura urbanoaren jaialdia, Barakaldon. 18:30etik 20:00etara bitarte, break eta urban dantzarien arteko lehia zuzenean ikusteko aukera emango dizu Gazteak, streaming bidez, YouTube kanalean eta webgunean.

Finalaren aurretik, izena eman duten taldeak finalaurrekoetan lehiatuko dira. 15:00etatik 18:00etara izango da, herriko plazan, doako sarbidearekin.

01:25

Sailkatutako taldeek 18:30ean izango dute hitzordua, Barakaldo Antzokian. Txapelketako finalisten ikuskizunez gain, Arcopom munduko breakdance koreografia onenaren saria jaso izan duen taldea ere bertan izango da.

Bertaratzea dutenek, breakdancearen munduko talentuaz gozatzeko aukera izango dute, 12 euroren truke (9 euro Kutxabank txartela dutenentzat). Bestela, gurean jarraitzeko aukera izango duzue, streaming bidez.