Gaztea

Telesailak

Waverlyko magoen itzulera eta bueltatzea nahiko genukeen haurtzaroko telesailak

B. F. | EITB Media

Disney Channelen Waverly Placeko Magoak telesailean ezagutu genuen Selena Gomez. 13 urte geroago, telesailaren sekuela iragarri dute.

  • Selena Gomez eta David Henrie

    Selena Gomez eta David Henrie

2000ko hamarkadako haurrak pozik esnatu dira Waverly Placeko Magoak (Wizards Beyond Waverly Place) telesailaren itzuleraren albistearekin. 2007an Disney Channelen estreinatu zen telesailari esker ezagutu genuen Selena Gomez gaztea (Alex Russo protagonistaren azalean), mundu mailako izar bilakatu aurretik.

13 urte pasata, telesailaren buelta iragarri du Disney Channelek. Russo anai-arreba helduen bizipenak kontatuko ditu telesailaren sekuelak.

Sare sozialetan egin duten iragarpenean, Selena Gomez eta David Henrieren (Justin Russo) egungo argazki bat erabili dute.

Nostalgiko jarrita, bueltatzea gustatuko litzaiekeen umetako telesail, talde edo ikus-entzunezkoei buruz galdetu diegu Gaztearen jarraitzaileei.

Betizu, Go!azenen lehenengo denboraldia, Maite Kuttuna, High School Musical eta Rebelde izan dira jaso ditugun erantzunetan errepikatuenak.