Gaztea

Ekainak 15

Sondika, Bilbao BBK Liveren hurrengo geltokia

N. V. | EITB Media

Jaialdiak Cala Vento, Chill Mafia, María Escarmiento, The Lizards, Alai eta Korrontzi taldeen zein Xsakara raperoaren kontzertuak proposatuko ditu, besteak beste, Bizkaiko udalerrian, Herrian jardunaldiaren bigarren edizioan.

  • Chill Mafia

    Chill Mafia. Argazkia: Arriguri

Bilbao BBK Live uztailaren 11tik 13ra Kobetamendin ospatuko den jaialdiak (Massive Attack, The Prodigy, Los Planetas, Grace Jones, Underworld, Arcade Fire, Jungle…) bere eskaintza nagusiaren atariko bat eskainiko du ekainaren 15ean Sondikan, Herrian jardueraren bigarren edizioan; Bilbao BBK Live bere esparrutik eta bere datetatik haratago eramateko beste saiakera bat da Herrian (iaz Lekeition eta Mungian egin zuten), Hirian (Errekalde, ekainak 1) bezala.

View this post on Instagram

A post shared by Bilbao BBK Live (@bilbaobbklive)

Sarrera doakoa izango da, eta agertoki gainean izango dira Cala Vento pop rockeko biko katalana, Chill Mafia kolektiboa, María Escarmiento, El Último Vecino, Gazzi, The Lizards power trio katalana, Sal del Coche, Korrontziren folka, Alejo, Yogurinha Borova, Suave, Sarria, Alai eta Xsakara rapero bermeotarra.

Herrianen, Bilbao BBK Liverako sarrerak prezio berezian erosi ahalko dira.