cerrar buscador

Iragarpena

Gaur

2024/03/29

Ostiralean hego-haizeak indarra galduko du. Goizaldean euri pixka bat egin dezake, baina goiza, oro har, nahiko lasaia izango da, hodeiekin baina euri gutxirekin. Eguerditik aurrera, berriz, euria ugariagoa izango da, eta iraunkorra ere bai ekialdean, bereziki Nafarroan. Bizkaian eta Araba mendebaldean, aldiz, prezipitazioa ez da oso esanguratsua izango. Egunsentian tenperatura nahiko suabea izango da, eta hego-haizea ibiliko bada ere, indarra galtzen joango da. Arratsaldean haizeak iparraldera egin eta freskatzera egingo du.

Tenperatura:

  • Bilbao: 8/16 ºC
  • Donostia:6/15ºC
  • Gasteiz:4/12 ºC
  • Iruña:6/16 ºC
Bihar

2024/03/30

Larunbatean giroak argitzera eta epeltzera egingo du eta zeruan ostarteak zabalduko dira. Hodeiak ugariagoak izango dira barnealdean kostaldean baino. Orokorrean giroa lehorra izango bada ere, ez da baztertzen han eta hemen puntualki euri pixka bat egitea. Hego-haizeak indarra hartuko du berriro eta tenperatura nabarmen igoko da, iparraldean batez ere.

Tenperatura:

  • Bilbao: 7/18 ºC
  • Donostia:5/17ºC
  • Gasteiz:2/13 ºC
  • Iruña:2/13 ºC
Etzi

2024/03/31

Oraindik ez ditugu daturik jaso. Begiratu minutu gutxi barru. Eskerrik asko.

Tenperatura:

Joera

  • Ostirala

  • Larunbata

  • Igandea

  • Astelehena

  • Asteartea

  • Asteazkena

Jasotako azken argazkiak

Itsasoaren egoera

Gaur
  • Itsasgora 05:37:00
    17:55:00
  • Itsasbehera 11:47:00
    ::
  • Tenperatura 14º
  • Itsasgora P: 4.17 / 4.09
    B: 1.28 / 0
  • Eguzkia UTC 05:58:00
    UTC 18:35:00
  • Ilargia 23:16:00
    07:36:00

2024/03/29

Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin eta 5eko tarteren batekin; arratsaldean ipar-osagaiko tarteak izan daitezke, 3ko indarrarekin. Gauean hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3-3,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu hasieran; goizean txikitu eta arratsalde-gauean 2 m ingurukoak altxatuko ditu. Ekialdean trumoi-ekaitzak izan daitezke.

Bihar
  • Itsasgora 06:09:00
    18:29:00
  • Itsasbehera 00:03:00
    12:21:00
  • Tenperatura 14º
  • Itsasgora P: 3.98 / 3.93
    B: 1.32 / 1.46
  • Eguzkia UTC 05:57:00
    UTC 18:36:00
  • Ilargia 00:25:00
    08:08:00

2024/03/30

Hego/hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2 m inguruko olatuak altxatuko ditu, arratsaldetik aurrera 1,5 m ingurukoak.

Etzi
  • Itsasgora
  • Itsasbehera
  • Tenperatura º
  • Itsasgora P: /
    B: /
  • Eguzkia UTC
    UTC
  • Ilargia

2024/03/31

1 / 30 Hurrengoa
Nelson depresioak 4 metrotik gorako olatuak utzi ditu Ostegun Santu arratsaldean

Nelson depresioak 4 metrotik gorako olatuak utzi ditu Ostegun Santu arratsaldean

Kostaldean abisu horia aktibatuta dago, olatu altuengatik. Gainera, 110 km/h-tik gorako haize boladak neurtu dira.

Abisu horia aktibatuta Euskal Herrian, Erriberan salbu, haizeagatik

Abisu horia aktibatuta Euskal Herrian, Erriberan salbu, haizeagatik

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 15:00etatik 00:00etara egongo da indarrean abisua; Nafarroan, 14:00etatik 22:00etara, eta Ipar Euskal Herrian, 12:00etatik gauerdira. Horrez gain, ostiralera arte, itsasaldeko arriskuagatik beste bi abisu aktibatuko dituzte.
Haize bortitza eta olatuak nagusi, Aste Santuko lehen orduetan

Haize bortitza eta olatuak nagusi, Aste Santuko lehen orduetan

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 15:00etatik 00:00etara egongo da indarrean abisu horia haizeagatik. Nafarroan, berriz, 14:00etatik 22:00etara. Horrez gain, ostiralera arte, itsasaldeko arriskuagatik beste bi abisu aktibatuko dituzte.

140 km/h eta 124 km/h-ko haize boladak neurtu dira Urduñan eta Zaldiaranen

140 km/h eta 124 km/h-ko haize boladak neurtu dira Urduñan eta Zaldiaranen

Erribera salbu, Euskal Herria osoa abisupean egongo da gaur berriro haize zakarragatik; 100 km/h-ko ufadak gaindi daitezke. Hori horrela, baliteke atzo aireportuetan izandako arazo berberak errepikatzea: hainbat hegaldi bertan behera utzi edo beste aireportu batzuetara bideratu behar izan zituzten.
Hiru hegaldi bertan behera utzi eta beste bost desbideratu behar izan dituzte Loiun, haize zakarraren ondorioz

Hiru hegaldi bertan behera utzi eta beste bost desbideratu behar izan dituzte Loiun, haize zakarraren ondorioz

Bartzelonatik zetorren hegaldi bat ezin izan da lurreratu. Londresetik zetorren beste bat Bartzelonara desbideratu dute, eta Munichetik aireratu den beste batek Bruselan lur hartu behar izan du. Gainera, Tenerifetik zetorren hegaldi bat eta Eindhovenetik zetorren beste bat desbideratu dituzte.
EAE, abisu horian 100 km/h baino gehiagoko haize ufadengatik

EAE, abisu horian 100 km/h baino gehiagoko haize ufadengatik

15:00etatik 21:00etara, eta biharko 15:00etatik 00:00etara egongo da indarrean abisua. Horrez gain, ostiralera arte, itsasaldeko arriskuagatik beste bi abisu aktibatuko dituzte. 3 metroko olatuak espero dira, kostaldea kolpatu dezaketenak itsasgoran.
Eguraldi ezegonkorra aurreikusi du Euskalmetek Aste Santurako: fronteak, hotza, hego haizea eta euri gutxi

Eguraldi ezegonkorra aurreikusi du Euskalmetek Aste Santurako: fronteak, hotza, hego haizea eta euri gutxi

Jose Antonio Aranda Euskalmeteko meteorologia arduradunaren arabera, "fronteak" eta egun "lasaiagoak" tartekatuko dira. "Bereizgarria haizea izango da", gaineratu du.
Eguraldi aldakorra, hego haizea eta euri gutxi Aste Santuan, fronteak ahulduta iritsiko direlako

Eguraldi aldakorra, hego haizea eta euri gutxi Aste Santuan, fronteak ahulduta iritsiko direlako

Erresuma Batua eta Irlanda inguruan dagoen depresio handi bati lotutako hainbat sistema helduko dira, baina datorren ostiralerako aurreikusitako frontea izan ezik (zertxobait aktiboagoa izan daiteke), gainerakoak ahulduta iritsiko dira.
Abisu horia ezarri dute Euskadin asteazkenean eta ostegunean 100 km/h-tik gorako haize-boladengatik

Abisu horia ezarri dute Euskadin asteazkenean eta ostegunean 100 km/h-tik gorako haize-boladengatik

Egun horietan ere abisu horia egongo da nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik eta kostaldeko inpaktuagatik.
Nafarroako erdialdea eta Pirinioak abisupean daude oraindik, elurra dela eta

Nafarroako erdialdea eta Pirinioak abisupean daude oraindik, elurra dela eta

EAEko barnealdean 09:00ak arte egon da indarrean elurragatik ezarritako abisu horia, eta 600 metrotik gora zuritu du. Ipar Euskal Herrian elur jausiengatik eta prezipitazioengatik daude ezarrita abisuak.
1 / 30 Hurrengoa

  • Udazkena albisteak

    Udazkena albisteak

    Noiz hasiko da eta noiz arte iraungo du udazkenak ipar hemisferioan 2020an?

  • Denboraleak

    Denboraleak

    2023ko haize, euri eta elur-denboraleak Euskadin eta Espainian.

Argazkiak

  • Negua azken ordukoa

    Negua azken ordukoa

    Egun laburrenak, gau luzeenak eta tenperatura baxuenak dituen urtaroaren berriak.

Iragarpena

Meteorologia zalantzak