Harremanetarako

Zalantza, iradokizun edo kexarik baduzu, idatz iezaguzu helbide elektroniko honetara: networking@eitb.eus

Zer da hau?

Espazio honetatik, eitb.eus-eko erabiltzaile guztiek edukiak (argazkiak, bideoak, testuak eta audioak) igo ahal izango dituzte.

Izena nola eman

eitb.eus-era edukiak igotzeko, izena eman egin behar da. Horretarako, edukiak igotzeko kutxako ERABILTZAILE BERRIA aukeran klik egin eta datuak idatzi behar dira. Izena emandakoan, zeure burua identifikatu (ezizena eta pasahitza idatzi) baino ez duzu egin behar edukiak igotzen hasteko.Kontuan izan zure ezizena eta helbide elektronikoa ezin direla aurrez erregistratuta egon (ezin dira ezizen edo helbide elektroniko bera duten bi erabiltzaile egon). Idatz ezazu ezizena letra txikiz, hutsunerik eta karaktere berezirik gabe.

Derrigorrez bete behar dira profileko datuak?

Ez. Orri pertsonala da eta betetzea aukerakoa da. Datuak sartu ezean, sistemak irudi generikoa erakutsiko du, bestelako daturik gabe. Profila nahi duzunean molda dezakezu, eta gainerako erabiltzaileek zer datu ikusi ahal dituzten ere aukeratu ahalko duzu.

Zein formatu igo ahal dira?

Argazkietan, .jpg, .gif, .png; bideoetan, .avi, .3GP, .mov, .mp4, .mpeg, .flv, .mkv; eta audioetan, .mp3.
Pisua: Argazkiak 10MBekoak baino txikiagoak izan behar dira, eta bideoek 2KB baino gehiago eta 2GB baino gutxiago izan behar dituzte.
Iraupena: Bideoek 15 minutu baino gutxiago iraun behar dute.

Nola igotzen dira edukiak?

Izena emandakoan, zeure burua identifikatu (helbide elektronikoa eta pasahitza idatzi) eta zer eduki mota igo nahi duzun aukeratu beharko duzu: argazkia (edo argazki galeria, gai bereko hainbat argazki igo nahi badituzu), bideoa, testua edo audioa. Argazkia, bideoa edo audioa igotzeko, egin klik "Arakatu" botoian, aukeratu edukia eta izendatu (izenburua, deskribapena eta tag edo etiketak jarri, sailkatu eta herri batean kokatu). Testuei dagokienez, aurkeztutako eremuak (izenburua, testua...) bete behar dira; argazkia, bideoa edo biak txertatu ahalko dizkiezu idatziei, gainera.

Zenbat argazki/bideo/testu/audio igo ahal dira egunero?

Orrialdearen pluraltasuna bermatze aldera, egunean 15 argazki eta 3 bideo baino gehiago ez bidaltzeko eskatzen dizuegu erabiltzaileoi. Atari honen helburua ez da argazki biltegi bat izatea; eta horregatik, argazkiak igo aurretik aukeraketa bat egitea eskertuko genizueke.Edukien pisuari eta iraupenari dagozkien mugak ere jarri ditugu:Pisua: Argazkiak 10 MBekoak baino txikiagoak izan behar dira, eta bideoek 2 KB baino gehiago eta 2 GB baino gutxiago izan behar dituzte. Iraupena: Bideoek 15 minutu baino gutxiago iraun behar dute

Nola igotzen dira galeriak?

Egile batek gai beraren inguruan egindako argazki sorta da galeria; galeriako irudi guztiak atal berekoak izango dira, hortaz. Sistemak argazkiak edo galeriak igotzeko aukera ematen du. Azken kasu honetan, argazkiak aukeratu, eta izenburu eta deskribapen bakarra eman beharko dizkiezu.

Arazoak ditut argazkiak, bideoak edo audioak igotzeko

eitb.eus-ek Flickr eta Youtubeko aplikazioak erabiltzen ditu zuk argazki, bideo eta audioak igotzeko, fidagarriak direlako eta sistema egonkorrak dituztelako.Hori dela eta, eitb.eus-en ez ezik, plataforma horietan ere izango dira ikusgai.
Hartara, edukiak igotzeko orduan arazorik baduzu, Youtube (http://www.google.com/support/youtube/bin/answer.py?answer=166815) eta Flickr (http://www.flickr.com/help/with/uploading/) plataformen laguntza orriak kontsulta ditzakezu.

Nolako edukiak igo ahal ditut?

Sailkapen asko jartzen ditugu zure esku, eta, beraz, zure edukiaren gaiari dagokionez ez dugu mugarik. Eskatzen dugun baldintza bakarra zein da? Edukiak orijinalak izatea, zeuk ateratatako ala grabatutako irudiak igotzea, ez beste webgune batetik hartutakoak.

Norena da igotzen diren edukien jabetza?

Edukia zurea da baina eitb.eus-era igotzen duzunean, utzi egiten diguzu, horien jabe zaren aldetik, eta, horrela, erreproduzitzeko eta komunikazio publikoa egiteko eskubidea ematen diguzu.
Edukiaren jabetza bidali duen pertsonarena denez, irudietan agertzen diren pertsonen irudi eskubidea bere gain egongo da.

Zer dira EITB ekimenak?

Erabiltzaileek atal edo gai jakin baten inguruko argazki, bideo, audio edota testuak bidaltzeko EITBk antolatzen dituen ekimen berezi edo lehiaketak dira. Halakoetan parte hartzeko betebehar bereziak bakoitzari dagokion orrian jakinaraziko dira.

Artikuluak igotzeko gomendioak

Bidaltzen dituzun artikuluak zeuk egindakoak, irabazi asmorik gabekoak, errespetuzkoak, egiazkoak, eta ahalik eta informatiboenak izan behar dira. Gogoan izan hau ez dela iritzia emateko gunea; eitb.eus-ek baditu horretarako beste bide batzuk: iruzkinak, blogak... Ez erabili letra larririk, Interneten oihukatzearen parekoak dira eta.

Nola erabiliko ditu EITBk edukiak?

Zure argazki, bideo, testu eta audioak eitb.eus-en erakutsiko ditugu, baita Youtuben eta Flickrren ere. Egoki irizten badiogu, telebistan erakutsi, irratian emititu edota eitb.eus-ek erabakitzen duen beste formaturen batean argitaratuko ditugu.

Utzi ahal diot erabiltzaile izateari?

Bai. Izena emateko orrian "Kontua itxi" aukera dago. Hor agertzen dira erabiltzaile izateari uzteko jarraibideak.