cerrar buscador

ALBISTEAK

albisteak

- A21

4:07

Hauteskunde kanpaina itxi dute indar politikoek, igandeko bozketara begira jarrita

EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk, PPk, Elkarrekin Podemosek, Sumarrek eta Voxek kanpainako azken mezuak bota dituzte. Igandean, Eusko Legebiltzarra berritzera deituta daude EAEko herritarrak.

Gizartea

Pancreatitisak jota

Thailandiara bidean da Alex Garcia euskal herritarra etxeratuko duen hegazkina

EITB MEDIA

Hegazkinean, 11 mediku eta erizain militar doaz. Euskadira itzuliko da zuzenean, eta Loiuko aireportutik Gurutzetara eramango dute.

Musika

Kontzertua

  • 2013an eman zuen azken kontzertua Fermin Muguruzak. Argazkia: Ricardo Rubio.

    2013an eman zuen azken kontzertua Fermin Muguruzak. Argazkia: Ricardo Rubio.

Fermin Muguruzak kontzertua eskainiko du Bilbon, 40 urteko ibilbide musikala ospatzeko

Natxo Velez | EITB Media

"FM Muguruza. 1984-2024" kontzertuan, abenduaren 20an, Bilbao Arenan, Kortaturen, Negu Gorriaken zein bakarkako lanetako kantuak entzungo dira. Sarrerak apirilaren 23an jarriko dituzte salgai.

Ekonomia

Lan gatazka

  • Protesta bateko irudia

    Protesta bateko irudia. Artxiboko argazkia: EFE

Anbulantzien sektorean aurreakordioa adostu ostean, bertan behera utzi dute otsailean abiatutako greba

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Sektorean gehiengoa (% 44,49) duen ELA sindikatuaren arabera, % 30,64rainoko soldata igoerak izango dituzte anbulantzietako beharginek hemendik 2029ra, eta urtean 124 lanordu gutxiago egin beharko dituzte.

Gizartea

Hizkuntza-eskakizunak

  • Eibarko (Gipuzkoa) udaletxea eta Unzaga plaza. Argazkia: Vicente Guinea

    Eibarko (Gipuzkoa) udaletxea eta Unzaga plaza. Argazkia: Vicente Guinea

Epaitegi batek euskara jakitetik salbuetsi du Eibarko udaltzain lanpostu bat eskuratzeko

EITB Media

Hautagaietako batek helegitea aurkeztu zuen, udaltzain gisa lanean 30 urte daramatzala euskaraz jakin gabe eta baldintza "baztertzailea" dela argudiatuta. Orain, Donostiako epaitegiak arrazoia eman dio, haren helegitea partzialki onartuta.

Gizartea

Nafarroa

Gizon bat atxilotu dute Mendabian izandako indarkeriazko heriotzarekin lotuta

Agentziak | eitb media

Hasiera batean zabaldu zen suteak eragin zuela gizonaren heriotza, baina gero jakin zen indarkeriazko gertaera baten ondorioz hil zela eta sutea ondoren piztu zela.

KIROLAK

kirolak

- BANAKAKO TXAPELKETA

0:42

Artola nabarmen gailendu zaio Elordiri (22-8)

EITB MEDIA

Iñaki Artola hasieratik amaierara arte izan da nagusi Aitor Elordiren aurka jokatu duen partidan, eta garaipen nabarmena lortu du (22-8) final-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldian, Azkoitiko frontoian.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
20 15:10 - 17:30 ERREMONTEA | Berria txapelketaren finala
20 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Ezkurdia vs Zabala

Reala

Kontratu berritzea

  • Jokin Aperribay eta Jon Martin

    Jokin Aperribay presidentea eta Jon Martin jokalaria. Argazkia: Reala

Jon Martinek kontratua berritu du Realarekin 2030era arte

EITB Media

Hamazapi urteko lasartearrak sei urtez luzatu du klubarekin lotzen zuen kontratua. 2030eko ekainaren 30era arte sinatu du talde txuri-urdinarekin.

0:21

ALAVES VS ATLETICO MADRIL

Samu Omorodion, Atletico Madrilen aurkako neurketaren atarian: ''Partida berezia izango da niretzat''

EITB MEDIA

Samu Omorodion Atletico Madrilek utzita Alavesen ari den jokalariak koltxoneroen aurka neurtuko ditu indarrak igandean, apirilak 21. Partida berezia izango dela aitortu du.

0:56

Igandean, 12:00etan

Euskal Duatloiko finala, apirilaren 21ean, eitb.eus-en eta ETB1en

JUANAN LEGORBURU | EITB MEDIA

Apirilaren 21ean jokatuko da Euskal Duatloiko finala, igandean, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute, 12:00etan. Eneko Saralegi iazko irabazlea ez da finalean izango.

KULTURA

Musika

Kontzertua

  • 2013an eman zuen azken kontzertua Fermin Muguruzak. Argazkia: Ricardo Rubio.

    2013an eman zuen azken kontzertua Fermin Muguruzak. Argazkia: Ricardo Rubio.

Fermin Muguruzak kontzertua eskainiko du Bilbon, 40 urteko ibilbide musikala ospatzeko

Natxo Velez | EITB Media

"FM Muguruza. 1984-2024" kontzertuan, abenduaren 20an, Bilbao Arenan, Kortaturen, Negu Gorriaken zein bakarkako lanetako kantuak entzungo dira. Sarrerak apirilaren 23an jarriko dituzte salgai.

TELEBISTA

Bilatu nahieran-en

EITB TALDEA

Hauteskundeak A21

EITB, erreferente berriz ere aurrekaririk gabeko gau batean: 'Hemen erabakitzen dugu, hemen kontatzen dizugu'

EITB MEDIA

0:46

230 profesionalek osatutako lantalde zabal baten eskutik iritsiko dira hauteskunde erabakigarrienen datu, informazioa eta analisi guztiak, irratian, telebistan eta Internet bidez. 18 seinale, errealitate areagotua eta birtuala, punta-puntako teknologia eta datuak denbora errealean.

IRRATIA

  • Egoaizia (GKE): ''120.000 emakumetik gora bortxatu dituzte sistematikoki Tigrayko gerrak iraun bitartean''

    Egoaizia (GKE): ''120.000 emakumetik gora bortxatu dituzte sistematikoki Tigrayko gerrak iraun bitartean''

    17:50 min
  • Bi emakume bizitzako kirolik zailenerako entrenatzen

    Bi emakume bizitzako kirolik zailenerako entrenatzen

    19:01 min
  • Emakume izoztuaz

    Emakume izoztuaz

    31:06 min
  • Amaia Arana, arkitektoa: ''Zura erabilita etxe soila, goxoa eta zutaberik gabea eraiki dugu''

    Amaia Arana, arkitektoa: ''Zura erabilita etxe soila, goxoa eta zutaberik gabea eraiki dugu''

    17:44 min
  • Kirudat Duo:''Leku berera iritsi nahi dugun arren, bide ezberdinetik abiatzen gara''

    Kirudat Duo:''Leku berera iritsi nahi dugun arren, bide ezberdinetik abiatzen gara''

    23:02 min
  • Indiako hauteskundeak: Sei aste, 969 milioi boto-emaile eta boto-kutxak Himalaiako tontorretan

    Indiako hauteskundeak: Sei aste, 969 milioi boto-emaile eta boto-kutxak Himalaiako tontorretan

    28:48 min
  • Eli Gallego: ''Dieta antiinflamatorioak ez dira existitzen''

    Eli Gallego: ''Dieta antiinflamatorioak ez dira existitzen''

    19:37 min
  • Elena Casirain:''Mugak dira gure beldurren lekuak''

    Elena Casirain:''Mugak dira gure beldurren lekuak''

    21:56 min
  • Errealitate birtuala tratu txarren biktimen gorputzean  jartzeko zein errehabilitazioko erraminta gisa

    Errealitate birtuala tratu txarren biktimen gorputzean jartzeko zein errehabilitazioko erraminta gisa

    29:04 min

Baipasa

Whatever

  • 19:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eli Gallego: "Dieta antiinflamatorioak ez dira existitzen"

EITb Media

Eli Gallego nutrizionistak sare sozialetako sasi-aholkulariek gomendatzen dituzten dietak ez direla baliagarriak azpimarratu du.

3 KLUBA

3kluba

- '3 Ene Kantak'

6:58
3_ENE_KANTAK

Zuri zorionak (apirilaren 14tik 20ra)

Apirilaren 14tik 20ra bitartean urteak bete dituzuen 3 klubeko kideei, zorionak eta musu handi bana. Hemen dituzue bidalitako argazkiak. Ikusi zein politak diren!

Zinema euskaraz

Azken eguna: 2024/04/16

"Dragoi-jagolea" filma ikusteko irabazleen zerrenda

Apirilaren 19an estreinatuko da "Dragoi-jagolea" filma Zineuskadiren eskutik. 12 sarrera bikoitz zozkatu ditugu izena eman duten 3 Klubeko kideen artean.