cerrar buscador

Ikusi ze ordutan igaroko den zure herritik

ALBISTEAK

Ekonomia

protesta Gasteizen

  • Traktoreak Lakuan. Artxiboko argazkia: EFE

    Traktoreak Lakuan. Artxiboko argazkia: EFE

Nekazariek Gasteizera eramango dituzte gaur traktoreak, "sektorea lehenesteko" eskea berriz entzunarazteko

agentziak | eitb media

Goizean goizetik Europa Biltzar Jauregiaren aurrean bilduko dira, Familia Nekazaritzari buruzko VIII. Mundu Konferentzia bertan egingo dutela baliatuta. Gero, Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzara joko dute euren aldarrikapenak Marisol Garmendia ordezkariari eskura emateko.

Gizartea

GERTAKARIA

Sei pertsona, tartean bi guardia zibil, hil dira Sevillan, kamioi batek polizia kontrol batetik ihes eginda

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Beste hiru pertsona larri daude. AP-4 autobidean izan da gertakaria, Los Palacios udalerrian, goizaldeko 04:40 inguruan. Kamioi gidariak kontrol gunean zeuden hainbat pertsona aurretik eraman ditu.

albisteak

- 23. Korrika: ''Harro Herri''

Korrikak irudi ahaztezinak utzi ditu Gasteizko Alde Zaharrean

Korrikak jendetza bildu du Gasteizen, beste behin ere. 23. Korrika Arabako hiriburuan sartu da astelehen iluntzean. Euskararen aldeko korrikalariak Gasteiz osoan zehar ibiliko dira, eta Elorriagatik irtengo dira hiritik, Arabako lautadarantz.

Gizartea

Indarkeria matxista

Ertzaintzak ukatu egin du Gasteizen emakumearen bahiketan inplikatutako pertsona bat baino gehiago dagoenik

EITB Media

Arratsaldeko lehen orduan bahiketarekin eta erasoarekin zerikusia izateagatik ikertutako pertsona gehiago egon litezkeela zabaldu den arren, azkenean inplikatu bakarra dago, atxilotua, Ertzaintzatik zehaztu dutenez. Gasteizko Udalak elkarretaratze isila deitu du astearterako, 12:00etarako.

Ekonomia

Lan gatazka

  • Bizkaibuseko autobus bat. Artxiboko argazkia: EITB Media

    Bizkaibuseko autobus bat. Artxiboko argazkia: EITB Media

Greba eguna dute gaur Bizkaibusen eta Euskotrenen, gidarien aurkako erasoak salatzeko

EITB Media

Eraso fisikoak eta hitzezkoak behin eta berriz jasaten dituztela salatu dute. Guztira, 2.500 langile baino gehiago deitu dituzte mobilizatzera.

Politika

Amnistia Legea

  • Pedro Rollan Senatuko presidentea, artxiboko argazki batean.

    Pedro Rollan Senatuko presidentea, artxiboko argazki batean. EFE

Senatuak tramitera onartuko du Amnistia Legea, baina ohiko prozedurarekin izapidetuko du, urgentzia barik

Agentziak | EITB Media

Aurrez, bi txosten eskatu zaizkie letraduei. Euren arabera, araua Konstituzioaren kontrakoa da baina Senatuak derrigorrez izapidetu behar du.

Ekonomia

Energia

  • Ignacio Galan, Iberdrolaren presidentea. Argazkia: EFE

    Ignacio Galan, Iberdrolaren presidentea. Argazkia: EFE

Iberdrolak Repsol salatu du publizitate kanpainetan 'greenwashing' egitea leporatuta

agentziak | eitb media

Argindar konpainiak gogorarazi du Repsol bitan zigortu dutela arrazoi horrexegatik Erresuma Batuan. Repsolek erantzun du Iberdrola urduri dagoela bezeroak galdu dituelako.

Gizartea

Istiluak

Bost atxilotu eta 24 ikertu, Bilbon futbol partida baten ostean arma zuriekin izandako borroka batengatik

EITB Media

Hainbat pertsona zauritu ziren, eta horietako bi Basurtuko ospitalera eraman behar izan zituzten. Eibarko eta Bilboko bi gazte taldek sare sozialen bidez egin zuten hitzordua norgehiagoka Bizkaiko hiriburuan jokatzeko, Irala auzoan, hain zuzen ere.

KIROLAK

1:15

Elkarrizketa

Erasun eta Arrizabalaga, oso pozik, finalaren biharamunean

Igandeko Binakako finalean lortutako garaipena apurka-apurka barneratzen ari direla onartu dute gaur Arrizabalagak eta Erasunek. Oso garaipen gozoa izan zela aitortu dute, partidan sufritu egin zutelako.

1:40

Finala

Altuna eta Martija, Binakako txapelaren bila

Altuna III.ak eta Martijak Eskuz Binakako Txapelketako finalerako txartela lortu zuten asteburuan, Artola eta Imaz 22-9 mendean hartu ostean. Binakako hirugarren finala izango da Martijarentzat; bigarrena, berriz, Altunarentzat.

Athletic Club

F LIGA

  • Jone Amezaga eta Ane Azkona

    Jone Amezaga eta Ane Azkona. Irudia: @AthleticClubFem

Jone Amezaga eta Ane Azkona zalantza dira Realaren aurkako derbirako

EITB MEDIA

Bi jokalariek zelaia utzi behar izan zuten igandean Valencia CF taldearen aurkako neurketan orkatilan min hartuta.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
  • IG.
  • AL.

Ez dago zuzenekorik

Txirrindularitza

Kataluniako Volta, 1. etapa

  • Nicholaz Schultz

    Nicholaz Schultz. Argazkia: Efe.

Schultzek ezustean harrapatu ditu aurkariak Voltako lehenengo etapa irabazteko

Agentziak | EITB MEDIA

Mikel Bizkarra (Euskaltel-Euskadi) eguneko ihesaldian izan da beste bost txirrindularirekin batera, baina tropel nagusiak helmugarako 31 kilometrora harrapatu ditu.

KULTURA

kultura

- Erakusketa

Usoa Zumetak hamar artistarekin batera egindako serigrafiak bildu ditu Donostian

"Sericum-Graphé" izenburupean, Nestor Basterretxea, Elena Asins, Jesus Mari Lazkano, Dora Salazar eta beste hainbaten obrak ikus daitezke inpresio teknika berezi honetan eginak.

0:58

Arabako bertsolari txapelduna

Aroa Arrizubieta: ''Gazte belaunaldiak indartsu gatoz edukiz eta ideia berriz''

Aroa Arrizubieta da Arabako bertsolari txapeldun berria. Gasteiztarra da, 22 urte ditu eta bizitza osoa darama bertsotan. Hain justu ere, bertsogintzan izaten ari den belaunaldi aldaketa azpimarratu du ETBk txapela jantzi eta biharamunean egin dion elkarrizketan.

1:20

Antzerkia

''Ai gure juaneteak'' ikuskizuna estreinatuko du Patxo Telleriak

Loraldia festibalaren baitan, gaur, martxoak 15, taularatuko dute lehenengoz, Bilbon, Itsasmuseumen, Mikel Laboaren obraren berrirakurketa bat proposatzen duen ikuskaria.

TELEBISTA

Bilatu nahieran-en

Dokumentala
Iñaki Osa Goikoetxea puntistari buruzko dokumentala: "Goiko, aro baten bukaera" 1:04:55 min.

IRRATIA

  • Betaurreko teknologikoak: Sukarraldiaren ondoren, zer?

    Betaurreko teknologikoak: Sukarraldiaren ondoren, zer?

    18:41 min
  • Gerren bidez erakusten digute Historia

    Gerren bidez erakusten digute Historia

    23:49 min
  • Sorginaren testa egin dugu Ylenia Benitorekin

    Sorginaren testa egin dugu Ylenia Benitorekin

    16:23 min
  • Iñaki Osa Goikoetxea: ''Etxean zestaz hasten bazitzaizkidan 'Hemen Iñaki naiz; ez Goiko' esaten nien''

    Iñaki Osa Goikoetxea: ''Etxean zestaz hasten bazitzaizkidan 'Hemen Iñaki naiz; ez Goiko' esaten nien''

    23:35 min
  • Ines Woldinen New York: ''Dibertigarria, paketsua, abstrakto-elektrikoa'' da

    Ines Woldinen New York: ''Dibertigarria, paketsua, abstrakto-elektrikoa'' da

    29:32 min
  • Hildegart Rodríguez ''birjina gorria'', esperimentu baten alaba

    Hildegart Rodríguez ''birjina gorria'', esperimentu baten alaba

    18:05 min
  • Athleticeko Lego-gabarra

    Athleticeko Lego-gabarra

    7:53 min
  • Andy Criere: ''Oraingoan atera da, baina emaitza ezberdina izanez gero, nirea ondo eginda pozik naiz''

    Andy Criere: ''Oraingoan atera da, baina emaitza ezberdina izanez gero, nirea ondo eginda pozik naiz''

    13:26 min
  • Tolosako osteopataren biktimentzako entzute-gunea egin dute

    Tolosako osteopataren biktimentzako entzute-gunea egin dute

    19:00 min

Amarauna

New York eta Baztan artean

  • 29:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ines Woldinen New York: "Dibertigarria, paketsua, abstrakto-elektrikoa" da

Arantxa Arza | EITb Media

Ongi ezagutzen du hiria, New Yorken jaioa baita eta lau urterekin Elizondora etorria. Aita New Yorkekoa, ama baztandarra, nahasketa horretatik euskal hitzak emanda kantua inprobisatu digu inglesez, bertsolarien tankeran.

3 KLUBA

3kluba

- Ikimiliklipa

2:46
3_ENE_KANTAK

Itsasoa

"Salto-saltoka olatu txikietan, olatu txikietan nabil saltoka...". Halaxe dio Aitor Garcia eskubaloi jokalariak '3 Ene Kantak' saioko lagunekin batera abestutako 'Itsasoa' kanta berriak. Osorik entzun nahi al duzu? Ez galdu!

4:29

Aitor Garcia hobeto ezagutu nahi?

Aitor Garcia Anaitasuna taldeko eskubaloi jokalaria da. Nola moldatuko ote da "3 Ene Kantak" saioko lagunek egindako galdetegiari erantzuterako orduan?

5:35

'Itsasoa' abestiaren pausoak

Aste honetako protagonista 'Itsasoa' abestia dugu. Bada, Argik eta bere laguntxoek abestiaren pausoak erakutsi dizkigute.