Economía -

Topolino operazioa

Baldintzarik gabeko kartzelaldia Vitaldenteko zuzendarientzat

Kliniken kudeaketan jarraitzeko, enpresan administratzaile bat izendatzea eskatu du akusazio partikularrak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskaraz irakurri: Baldintzarik gabeko kartzelaldia Vitaldenteko zuzendarientzat

Majadahondako bigarren epaitegiak baldintzarik gabeko kartzelaldia ezarri du Ernesto Colman Vitaldenteko presidentearentzat, zein Bartolo Conte presidenteordearentzat eta Javier Arteaga eta Nicolas Sissini zuzendarientzat.

Asteartean atxilotuek deklaratu zuten eta fiskaltzak eskatutakoaren arabera jardun da epailea, iturri juridikoek azpimarratu dutenez. Vitaldenteko presidenteak ez du deklaratu nahi izan. Gainera, akusazio partikularrak eskatu du kliniken kudeaketan jarraitzeko enpresan administratzaile bat izendatzea.

Nicolas Sassini kliniken abokatuak deklaratu lehendabizi. Gero Bartolo Conte markaren presidenteordeak deklaratu du. Hirugarren, J. Arteagak. Hiruek Jose Grinda ustelkeriaren aurkako fiskalaren galderei erantzun diete. Ernesto Colman kliniken presidentea izan da deklaratu ez duen bakarra.

Operazio horretan, 13 lagun atxilotu zituzten. Halere, hiru kargupeko askatasunean jarri zituzten, poliziaren aurrean deklaratu aurretik.

Vitaldenteko frankiziadunen abokatuek azaldu dutenez, beraien bezeroak frankizia sistema "basati" baten pean zeuden. Dirudienez, kontratuen klausulen %98 penalak ziren, hau da, "dena zigortzen zen, kontraprestaziorik gabe".

Ikerketa egiten ari direnen arabera, 10 milioi euroko iruzurra azaleratu daiteke.

Si te interesó esto, quizá te interesen estos otros temas
Gizartea bideoak