Política -

Hausnarketa prozesua

Gure Esku Dago, datorren urteko ekimenei begira dagoeneko

Erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak martxoan hasitako hausnarketaren hirugarren bilera egin du gaur eta, bertan, esan dute gero eta herritar gehiagok bat egingo duela prozesuarekin.

Ekainaren 21ean Gasteizen egindako ekitaldiaren irudia. Argazkia: Gure Esku Dago
Ekainaren 21ean Gasteizen egindako ekitaldiaren irudia. Argazkia: Gure Esku Dago
Gure Esku Dagok arrakastatzat jo du ekainaren 21eko ekimena

0:22

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskaraz irakurri: Gure Esku Dago, datorren urteko ekimenei begira dagoeneko

Gure Esku Dago plataforma datozen urteetako ekimenak aztertzen hasi da, noiz egin eta nola.

Izan ere, Agurainen egin dute gaur bilera, martxoan hasitako hausnarketa prozesuko hirugarrena, eta urriaren 31an emaitzaren berri emango dute.

Halaber, arrakastatzat jo dute ekainaren 21eko ekimena, eta ziur daude gero eta herritar gehiago batuko zaizkiela.

Angel Oiarbide bozeramaileak esan du erabakitzeko eskubidea lortzeko bidean urrats naturala direla dagoeneko iragarrita dauden herri galdeketak, eta uste du politikak jasoko duela mezua.

"Gure lana hiritarrek euren etorkizuna erabakitzeko duten gaitasunera zuzenduta dago", gaineratu du Oiarbidek.

Si te interesó esto, quizá te interesen estos otros temas
Gure Esku argazkiak Agurain albisteak