Sociedad -

Kezka handia

Manifestazioa Altsasun, txakur pozoiketak salatzeko

Haragi txikituz osatutako 30 haragi pilota agertu dira herrian azken egunetan. Halakoak jatearen ondorioz 10 bat txakur hil direla salatu dute.

Maider Beistegi | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskaraz irakurri: Manifestazioa Altsasun, txakur pozoiketak salatzeko

Hilaren 12an haragi txikituz osatutako haragi pilotak agertu ziren Altsasun. Dagoeneko 20-30 bat agertu dira herriko hainbat tokitan, eta horiek jatearen ondorioz hamar txakur eta hainbat katu hil direla salatu dute. Animalien pozoitzeak salatzeko martxa egin zuten Altasun hilaren 13an, baina arazoak jarraitzen duela eta beste manifestazio bat egingo dute gaur arratsaldean, 18:00etan.

Zumalakarregi plazatik abiatuko da martxa eta Foruen plazan amaitu, agiri bat irakurrita, Amparo Begoetxea bizilagunen plataformako bozeramaileak Radio Euskadin adierazi duenez. Orotara hogeita hamar bat haragi pilota pozoitu agertu dira herriko hainbat tokitan eta baita mendi inguruan ere. "Herriko txoko guztietan aurkitu ditugu, baita Txioka haur-eskolaren inguruetan ere", salatu du Bengoetxeak.

Gainera, Atarrabian eta Burlatan kasu gehiago izan direla esan du, salaketa bakarra jarri duten arren. Horregatik uste dute, ekintza "koordinatua" izan daitekeela. Orain arte bost salaketa jarri dituzte animalien jabeek Altsasuko Foruzaingoaren polizia-etxean. Foru-poliziaren ingurumena babesteko taldeak hartu du ikerketa bere gain, eta Guardia Zibilaren natura babesteko taldea ere zer gertatu den aztertzen ari da.

Si te interesó esto, quizá te interesen estos otros temas