Cerrar

Gure musika

Gure Musika

Ordago, Arabatik "Lakrinkron Fararirairena" mundura kantatuz

Ordago Folk taldekoak dira: J. Luis Cantabrana Ochoa, Alfonso Rojo Pliego, Jose Antonio Fernandez Ramirez, Felix Pedrosa Garay eta David Delgado Costana. Euren lehen diskoa "Lakrinkron" izenezkoa da.

  • 52:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

XVIII. mendeko Sabando herriko Joan Bautista Gamiz poetaren letra da "Lakrinkron Fararirairena", diskoari izena ematen diona. 15 kantuen artean XVI. mendeko beste arabar idazle batean, Larreako Joan Perez de Lazarragaren testuan oinarrituriko kanta batekin egingo dugu topo "Barri Onak Darkart" gabon kanta bat euskaraz - gaztelerazko hitzez osatua. Taldeko lagun Felipe Zelaieta bertsolariaren hitzak daramatza azken kantak, Ardo On Honetatik. Bereak dira ere La Picara, Tabernari Andrea eta Trebiñu kantaren letrak. Diskoaren kontra azalean digutenez, soinu berri, berreskuratuak, egokituak eta ezezagunak jaso dituzte. Arabako flok taldea, Murgiaren bueltan elkartzen direnak,  ondorioz ezin harritu gintezke Zuiako dantza entzutean, bideoa ere ikusgai duguna.