Cerrar

Gure musika

Peio Ospital Bizia kantuz

Biziari arnasa, hatsa emanez heldu da kantuz Peio Ospital 68 konplitzean

Peio Ospital kantari lapurtarrak 2016an zuen bere bakarkakoa publikatu, Arnasa, Hatsa Bizia izenburuko diskoa, 14 kantuz osatua. Andoni Salamaero, Mixel Ducau, Antton Valverde eta Paul Smet  tarteko.

  • 56:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

1978an Lore Bat Zauri bat izeneko diskoan entzuten genuen Xabier Leteren Teologia – Ideologia kanta. 38 urte geroago Peio Ospitalek Itxaro Bordari doinu bera mantenduz hitz berriak jartzea eskatu zion honokoan Teologia eta Ekologia uztartuz Donibane Garaziko Txetx Etxeberri aktibistak sorturiko Bizi elkartetik Alternatiba mugimenduak praktikatzen duena  eta Frantzisko aita sainduak entziklikan ekologiaz dioena uztartuz. Orobat Teologiaz beste hats bat emanez, Gipuzkoako Munila gotzainak teologia irakastea debekatu zion Joxe Arregi Olaizola azpeitiar frantziskotarrari  eskatu zizkion Peio Ospitalek Bizi Aleluya kantaturako hitzak. Halaber Zuberoako Pitzgarri elkarteko Martine Larrokek idatzi zion eskutitzean jasotzen ziren koplak  kantura ekarri ditu.