Bitxikeriak -

Sare sozialetan

Kevin Spacey hauteskundeetara aurkezteko kanpaina hasi dute, Egipton

Aktore estatubatuarra Egiptoko presidentetzarako hauteskundeetan hautagai izateko kanpaina hasi dute sare sozialetan.

Kevin Spacey. Argazkia: EFE
Kevin Spacey. Argazkia: EFE
Kevin Spacey. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kevin Spacey aktore estatubatuarra Egiptoko presidentetzarako hauteskundeetan hautagai izateko kanpaina hasi dute azken orduetan, sare sozialetan.

Kanpaina hori aktoreak Netflix kateko "House of Cards" telesailean egiten duen Frank Underwood pertsonaian oinarrituta dago.

Al Arabiya kateak argitaratu duenez, pertsonaia horren argazkiak agertzen dira kanpainaren irudietan, "Spacey, presidente" eta "Bizi luzea Egiptori" lelopean.

Aktorearen izena arabiartu dute, eta Kevin Al Spacey irakurri daiteke irudietan, eta Abdelfata Al Sisi Armadaren nagusi ohiaren hautagaitzari erreferentzia egiten dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea