Bitxikeriak -

Gumtree web gunean

Hegoafrikako presidentea 'salgai', Sarean

Jacob Zuma presidentea iragarki batean agertzen da, eta horren deskripzioan "kostu handiegia" duela eta prezioa "negozia daitekeela" azaltzen dute.

Jacob Zuma, Hegoafrikako presidentea. Irudia: EFE
Jacob Zuma, Hegoafrikako presidentea. Irudia: EFE
Jacob Zuma, Hegoafrikako presidentea. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gauzak salerosteko saltzaileak eta erosleak biltzen dituen web gune hegoafrikar baten erabiltzaile batek Jacob Zuma hango presidentea 'salgai' jarri du, "kostua handiegia" delako, The Star hedabideak zabaldu duenez.

"Berehala behar da presidente eraginkor bat. Honek kostu handiegia du, momentuan lor dezakeguna onartuko dugu, egin zure proposamena", irakur zitekeen iragarkian Gumtree web gunean.

Erabiltzailea 'Average Joe' (hiritar arrunta) izenarekin agertzen da presidentea "beste merkeago edo azkarrago baten truke" aldatzeko prest agertu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea