Bitxikeriak -

Bidean galdu zen

Altze bat agertu da Alemaniako bulego batean

Bi eta hiru urte arteko arra lau orduz egon da Alemaniako Dresde hiriko bulego bateko hormaren eta kristalaren artean trabatuta.

Lau orduz trabatuta egon da altzea. Argazkia: EFE
Lau orduz trabatuta egon da altzea. EFE
Lau orduz trabatuta egon da altzea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polonian hasitako migrazio-bidaia Alemania ekialdeko Dresde hiriko bulego-eraikin batean amaitu du altze batek, eta bertan trabatuta egon da lau orduz, hormaren eta kristalaren artean.

Behin baino gehiagotan animalia kanpora ateratzen saiatu diren arren, azkenean tokiko zooko langileek narkotikoz betetako dardoak jaurti dizkiote altzeari. Honela, jende ugari erakarri duen ikuskizuna bertan amaitu da.

Bi eta hiru urte arteko altze arra ostiralean ikusi zuten eskualdean, eta gaur Dresdeko industria-gune batera iritsi da.

Poliziatik eta tokiko pertsonengandik ihesean, animaliak bulego-eraikin bateko kristalezko atea pasatu du, eta bertan egon da trabatuta zeinbait orduz.

Europako ugaztun basatirik handiena da altzea, eta azken urteetan Alemaniako basoetara itzultzen ari da, zonalde horretan Erdi Arotik desagertuta zegoen arren.

Urtero Poloniatik Alemaniara igarotzen diren altzeez gain, hamar bat bertan bizi direla uste da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea