Bitxikeriak -

Malaga

Isuna, gauez partxisean jolastu eta freskagarriak edateagatik

Malagako Poliziak 101na euroko isuna jarri die zortzi gazteri, jokoan zerabiltzaten godaleten zaratak auzokoak gogaitzen zituela argudiatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 eta 30 urte bitarteko zortzi gazteri isuna jarri die Poliziak Malagako plaza batean partxisean jolastu eta freskagarriak edaten ari zirelako, eta, hortaz, bakoitzak 101 euroko isuna ordaindu beharko du, Malaga Hoy egunkariak zabaldu duenez.

Gazte talde hau 23:00ak aldera bildu zen aurreko asteazkenean, gauero egiten duten moduan. Hiru ordu geroago, horietako lau partxisean jolasten eta neskak berbetan ari zirela, udaltzain batzuk agertu eta gazte bati agiriak eskatu zizkioten.

Conchi Torok (29 urte) Malagako hedabideari azaldu dioenez, ez zuten espero isuna jasotzea. Poliziek esan zieten ezin zutela han "ezer kontsumitu" eta auzokideen protestak jaso zituztela "godaleta astindu eta dadoak botatzean egindako zaratagatik".

Poliziak 101na euroko isuna jarri die zortzi gazteei "edateko biltzeagatik baimenduta ez dagoen tokian".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste bitxiak