Bitxikeriak -

Ipar Korea

Kim Jong-Un, Frankenstein bailitzan

Ipar Koreako buruzagiak orrazkera berria dauka eta 'meme'z edo parodiaz bete da sarea.

Kim Jong-Unen itxura berria. EFE
Kim Jong-Unen itxura berria. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Koreako erregimenaren hermetismoak albiste bihurtzen du herrialdearen mugetatik ateratzea lortzen duen berrikuntza oro. Oraingoan, Kim Jong-Un buruzagiaren orrazkera berria bilakatu da albiste.

Militarrak itxura berrituarekin agertu da Pyongyangen egin duten Langileen Alderdiaren Batzorde Nagusiko Departamentu Politikoaren azken bileran.

Aldaketak azalekoak dira, izatez. Ileak bolumen gehiago du, eta gorantza egiten du trapezio forma hartuta, Frankensteinen moduan. Horrez gain, bekainak are txikiagoak ditu.

Argazkia zabaldu eta ordu gutxitara, 'meme' edo parodiaz josi da Twitter sare soziala. Hona, horietako batzuk:

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sare sozialak