Bitxikeriak -

Txinako zientzialariek

Euriteak 30 egun lehenago iragartzeko algoritmoa landu dute

Txinako zientzialari talde batek iragarpen meteorologikoak egiteko eredu berri bat landu du euriteak "alarma faltsurik gabe" iragartzeko. Gehienez ere, 10 egun lehenago iragar zitezkeen orain arte.

Abuztuiaren 9ko Soudelor tifoiaren ondorioak, Txinan. Argazkia: EFE
Soudelor tifoia, Txinan. Argazkia: EFE
Abuztuiaren 9ko Soudelor tifoiaren ondorioak, Txinan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zientzialari txinatarrez osatutako talde batek algoritmo bat landu du, euriteak 30 egun lehenago iragartzeko aukera ematen duena, South China Morning (SCMP) egunkariak publikatu duenez.

"Euriteak alarma faltsurik gabe aurreikusteko aukera ematen du algoritmo honek", esan du Advances in Atmospheric Sciences aldizkari espezializatuak. Gehienez ere, 10 egun lehenago iragaz zitezkeen orain arte euriteak. Txinako Gizarte Zientzietako Akademiako Xia Zhiyek zuzendu du euri-jasen inguruko ikerketa, eta Txinako, Japoniako, Indiako, Ameriketako Estatu Batuetako, Mexikoko eta Erresuma Batuko 100 kasu aztertu dituzte.

Ikerketaren zuzendariaren arabera, tokian tokiko sistema metereologikoa bere aldetik aztertu behar da, bakoitzak ezaugarri klimatiko propioak dituelako. Edward Lorenzek 1961. urtean eguraldiaren ezaugarri iragartezinak adierazteko sortu zuen tximeleta efektuaren teoriari aurre egin nahi diote horrela zientzialariek.

Modernizazioari eta teknologiari esker, Lorenzen teoriari aurre egin diezaiokeela uste du zientzialari talde horrek, sortu berri duten algoritmoa perfektua ez dela aitortuta ere.

Uholdeak ohikoak izaten dira Txinako hainbat tokitan, eta pertsona asko hiltzen dira urtero horien ondorioz. Algoritmo honek biktima kopurua murrizten laguntzea espero dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Txina