Bitxikeriak -

Espazio Estazioa

Zapore espazialeko whiskya, 971 egunez ISS ontzian heldu ostean

Grabitate ezari esker, Lurrekoaren zapore desberdina hartu du Nazioarteko Espazio Estazioan heldutako whiskyak.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi urtez grabitaterik gabe egon ostean, Nazioarteko Espazio Estazioan (ISS) heldutako whiskyak zapore desberdina hartu du, Lurrean heldutakoaren aldean.

Ardbeg whisky enpresa eskoziarrak whisky laginak bidali zituen ISS ontzira AEBetako enpresa kudeatzailearen bitartez.

Lurrean eta espazio ontzian berdin heldu dute whiskya, baina 971 egunen ostean, Lurrekoak haritz zapore handiagoa hartu du.

"Zapore desberdina espero duen. Hala ere, nik eta nire taldeak usaindu eta dastatu genuenean… asko harritu ginen aldearekin", adierazi du Bill Lumsden Ardbeg enpresaren ordezkariak Youtubera igotako bideoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea