Bitxikeriak -

JUSTIN BIEBER

Justin Bieberrek ez ditu selfie gehiago aterako bere jarraitzaileekin

Abeslari kanadarrak ez ditu selfie gehiago atera nahi, izan ere, "Zooetako animalia" baten moduan sentitzen delako.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Justin Trudeau, Kanadako lehen ministroa, beste gauza batzuen artean selfiengatik oso famatua den bitartean, Kanadako beste Justin batek, Bieber-ek kasu honetan, gerra deklaratu dio selfie fenomeno honi. Fansek

Abeslari kanadarrak bere Instagram kontuan esan duenaren arabera, bere "believers"-ekin selfiak ateratzeari utziko dio, "zooetako animalia" baten moduan sentitzen delako.

"Nonbait, tokiren baten ikusten banauzu, jakin ez dudala argazkirik aterako. Argazkiak ateratzearekin bukatu dut", esan du artistak.

"Jendeak jada ez dit kaixo ere esaten edo ez didate gizaki baten moduan tratatzen. Zooetako animalia baten moduan sentitzen naiz eta zentzua mantendu nahi dut", gaineratu du abeslariak, nahiz eta askorentzat zentzua aspaldi galdu zuen abeslariak.

"Badakit askok huts egin diedala pentsatuko dutela, baina inori ez diot zor ezer, eta, | zure albuma erosi dut! | esaten duzuenontzat jakin ezazue album bat izateko eskubidea soilik erosi zenutela, besterik ez. Ez dakar inon ikusten nauzuen bakoitzean argazki bat izango duzuela", esan du azkenik 22 urteko abeslariak.

Eszentrikotasunengatik ezaguna, Bieberrek, duela bi hilabete bere jarraitzaileekin topaketak egiteari ere utziko ziola esan zuen, bere ustez, jarraitzaileen energia espiritualarekin betetzen zelako eta ondorioz, neka eginda bukatzen zuelako.

Justin Bieber Instagram

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste xelebreak gaur Gaurko azken orduko albistea