Bitxikeriak -

Ospakizuna

Frikia bazara, zorionak, gaur baita zure eguna

Hartu laser-ezpata eta egin vulkanotar agurra; asteazken honetan, ospatu zure eguna.

Star Wars 7 filmaren estreinaldia, abenduan, Bilboko Azkuna Zentroan. EiTB
Star Wars 7 filmaren estreinaldia, abenduan, Bilboko Azkuna Zentroan. EiTB
Star Wars 7 filmaren estreinaldia, abenduan, Bilboko Azkuna Zentroan. EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Komikien, bideo-jokoen, Star Wars eta Star Trek pelikulen, The Bing Bang Theory telesailaren eta Eraztunen Jaunaren zaleek ospakizun eguna izango dute gaurkoa, Frikien Harrotasun Eguna ospatzen baita. Aurten, gainera, 10. urteurrena dute.

Frikiak osasuntsu helduko dira efemeride horretara, sektorea pil-pilean baitago. Super-heroiak zinema-aretoetan daude astero, Sheldon Cooperrek normaldu eta demokratizatu egin du "friki" izatea, bideo-jokoak ez dira jada umeentzako denbora-pasak, Luke Skywalkerrek berreskuratu egin du laser-ezpata, Dragoi Bola bueltan da Japonian, eta "alderdi politikoek ere friki handiak dituzte", orgullofriki.com-ek, Frikien Harrotasun Eguna sustatu duen webguneak, txalotu duenez.

Efemeridea ospatzeko eguna ez dute zoriz hautatu; izan ere, 1977ko maiatzaren 25ean estreinatu zuten Star Wars IV: A new hope filma.

Aurten, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Estatu osoan hori ospatzeko (tailerrak, erakusketak, film emanaldiakā€¦), eta orgullofriki.com webgunean jaso dituzte horietako asko.

Ospakizunak nazioartean ere izango du oihartzuna, anglosaxoiek Geek Pride Day eguna ospatzen baitute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste barregarriak Gaurko azken orduko albistea