Bitxikeriak -

Birala

Espainia monitoreetan ikusteko mozioa atzera bota du Getxoko PPk

Getxoko PPk udalbatzan proposatu nahi zuen udalerrian monitore erraldoiak jartzea, Espainiak "Eurokopako finalerdia eta finala" jokatuko zituelakoan.

Getxoko Alderdi Popularrak ekainaren 23an aurkeztu zuen proposamena. Irudia: eitb.eus
Getxoko Alderdi Popularrak ekainaren 23an aurkeztu zuen proposamena. Irudia: eitb.eus
Getxoko Alderdi Popularrak ekainaren 23an aurkeztu zuen proposamena. Irudia: eitb.eus

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getxoko Alderdi Popularrak ekainaren 23an aurkeztu zuen "Espainiako futbol selekzioa animatzeko" proposamena. Testuaren hasieran honakoa zioten: "Espainiak 2016ko Eurokoparen finalerdia, eta, seguruenik ere, finala jokatuko ditu datozen egunetan".

Proposamena onartzeko udalbatza gaur, ekainaren 29a, egin behar zuten Getxon, baina Alderdi Popularreko kideek ez zuten kontuan izan Espainia kanporatuta gera zitekeenik. Izan ere, ekainaren 27an Italiak Espainiako futbol selekzioa kanporatu zuen 2-0 irabazi ostean. Hori horrela, Getxoko Alderdi Popularrak mozioa atzera bota du.

Eguneko gai-zerrendan 149. zenbakia zeukan horren inguruko eztabaida, eta testuaren hasieran ziurtatzen zutenez, Espainiak, gutxienez, finalerdia jokatuko du aurten. Horregatik, monitore erraldoiak jartzeko eskaera egiten zuten.

Alabaina, testuaren garapenean zuhurrago ageri dira. Lehenengo puntuan, honakoa zioten: "LEHENA: Getxoko Udalak monitore erraldoiak jarriko ditu Espainiako futbol selekzioak 2016ko Eurokopako finalerdia eta finala jokatzeko aukerarik izango balu".

Getxoko PPk egin zuen proposamena. Irudia: Eitb.eus

Horregatik, Getxoko PPk egindako proposamena sare sozialetan zabaldu dute erabiltzaileek eta "birala" bihurtu da Espainiako selekzioa kanporatuta geratu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola albisteak Albiste bitxiak Getxo berriak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa