Bitxikeriak -

Erronka berria

‘Mannequin Challenge’ erronkako 10 bideo onenak

Manikiaren erronka bolo-bolo dabil Interneten. Mugitzen ari den kamera baten aurrean “izoztuta” geratu behar da.

Mannequin Challenge. Argazkia: Cedar Market
Mannequin Challenge. Argazkia: Cedar Market
Mannequin Challenge. Argazkia: Cedar Market

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ice Bucket Challenge edo Bottle Flip Challenge bezalako erronkak modan egon ostean, orain Mannequin Challenge fenomenoa da Interneten bolo-bolo dabilena.

Mugitzen ari den kamera baten aurrean izoztuta geratzea da erronka berriaren helburu nagusia. Protagonista guztiak geldi geratu behar dira, manikien antzera. Ildo horretatik, bideo dibertigarriak eta desberdinak sortzeko irudimen handia dutela erakutsi behar dute sare sozialetako erabiltzaileek.

Halaber, fenomeno berri honetan parte hartu duten erabiltzaile gehienek abesti berdina erabili dute: Rae Sremmund bikotearen Black Beatles ft. Gucci Mane abestia. Hala, Mannequin Challenge erronkaren abesti ofiziala bihurtu dela dirudi.

Kirolariek ez ezik, musikariek edota politikariek ere bat egin dute modan dagoen erronkarekin. Hona hemen Mannequin Challenge erronkaren hamar bideo onenak:

1.- Dida Gazteako esatariak

Julen Telleria, Edurne Garmendia, Jon Gotzon Aldaparena, Antton Telleria eta Ainhoa Vitoria esatariek bat egin dute erronkarekin. Hona hemen emaitza:

Mannequin Challenge erronkak Telleria anaiak biluztu ditu
Mannequin Challenge erronkak Telleria anaiak biluztu ditu
Mannequin Challenge erronkak Telleria anaiak biluztu ditu

0:14

2.- Gaztea Boxeko esatariak

Ainhoa Etxebarria, Ibon Fernandez, Joseina Etxeberria edota Maider Gorostegik ondorengo bideo dibertigarri hau sortu dute:

Mannequin Challengek 'Gaztea Box'eko esatariak geldiarazi ditu
Mannequin Challengek 'Gaztea Box'eko esatariak geldiarazi ditu
Mannequin Challengek 'Gaztea Box'eko esatariak geldiarazi ditu

0:20

3.- Zach King

Ameriketako Estatu Batuetako gazte honek Vine aplikazioaren bidez zabaltzen ditu bideoak. Lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu sare sozial horretan:

4.- Supermerkatuan

AEBko supermerkatu honetan langileek eta erosleek bat egin dute ondorengo bideo dibertigarri hau sortzeko:

5.- Hotel Gran Bilbao-eko langileak

Bilboko hotel honetako langileek bideo ikusgarri hau sortu dute:

6.- Portugalgo Futbol Federazioa

Portugalgo Futbol Federazioko jokalariek bat egin dute Mannequin Challenge fenomenoarekin:

7.- Mannequin Challenge erronka ur-azpian

Water Poloko jokalari hauek ur-azpian grabatu dute erronka:

8.- Jatetxean

Jatetxe honetan grabatu duten bideoan, denbora izoztu dela ematen du:

9.- Hillary Clinton

Politikari askok bat egin dute fenomeno berriarekin. Hillary Clinton demokratak hegazkinean grabatu du erronka:

10.- Maskotak

Ondorengo bideo honetako protagonista txakur bat da, eta uste baino pazientzia gehiago duela erakutsi du:

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste xelebreak gaur Teknologia Sare sozialak gaur Bideo ikusienak