Bitxikeriak -

Bideoak

Nazioarteko izar bat, Barakaldon 'parkour' egiten

Joe Scandrett britainiarrak erakustaldi ikusgarria egin du Barakaldon, eta bideoak sare sozialetan partekatu ditu.

Joe Scandrettek Facebooken partekatutako bideoetako baten irudi bat
Joe Scandrettek Facebooken partekatutako bideoetako baten irudi bat
Joe Scandrettek Facebooken partekatutako bideoetako baten irudi bat

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joe Scandrett 'parkour'-eko izarra Barakaldon izan da urtarril honetan, eta bertan grabatutako bideo ikusgarri batzuk partekatu ditu azken egunetan sare sozialetan.

Bideo horietan, Gurutzeta eta Lutxana arteko pasabidean parkour egiten ikus daiteke gaztea.

Hirigintza oztopoak mugimendu akrobatikoak eginez gainditzea da parkourra.

Joe Scandrett (Erresuma Batua, 21 urte) ezaguna da sektorean, eta Instagramen 79.000 jarraitzaile baino gehiago ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Gaurko azken ordukoa Gehien ikusitako bideoak