Bitxikeriak -

Sare sozialak

Nork egin du Nicoren marrazkia?

Pertsona askok errotuladore batekin egindako marrazki baten argazki bat jaso dute WhatsAppen, ondorengo mezu honekin: “Mundua zeharkatzen lagundu nazazu. Niko naiz”.

WhatsApp bidez bolo-bolo dabilen marrazkia.
WhatsApp bidez bolo-bolo dabilen marrazkia.
WhatsApp bidez bolo-bolo dabilen marrazkia.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errotuladore batekin egindako marrazki baten argazki bat bolo-bolo dabil Twitter eta WhatsApp bezalako sare sozialetan. Marrazki horren protagonistak bisera bat, lepokoa eta maleta bat darama, eta mezu hau irakurri daiteke:  ?Mundua zeharkatzen lagundu nazazu. Niko naiz?.

Marrazki horren bidez, sare sozialetan zabaltzen diren edukiak ezin direla kontrolpean izan erakutsi nahi dute egileek. Nicok nazioarteko herrialde ugari bisitatu ditu azken orduotan, baina pertsona askok ez dakite nor den horren egilea.

Nicok asteartean hasi zuen bidaia, eta ordu batzuk besterik igaro ez diren arren, mundu osoa bisitatzeko aukera izan du, Interneti esker. Enpresa baten kanpaina izan liteke, baina Madrilgo Las Veredillas DBHko hirugarren mailako ikasleak dira marrazki horren egileak.

Esmeralda Reviriego Geografia eta Historiako irakaslea da ideia hori aurrera eraman duena, eta WhatsApp bidez ondorengo mezuarekin batera zabaltzen ari da: ?DBHko hirugarren mailako irakasle batek saiakuntza bat egiten ari da bere ikasleekin, sare sozialetan zabaltzen diren edukiak ezin direla kontrolpean izan jakin dezaten?.

Twitterren, erabiltzaile askok muntai dibertigarriak egin dituzte, eta #HazloPorNico traola erabilita zabaldu dituzte:

Nico meme

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste bitxiak Twitterreko albisteak WhatsApp berriak Sare sozialak gaur Gaurko azken orduko albistea