Bitxikeriak -

117 urte zituen

Munduko pertsonarik zaharrena hil da

Emma Morano italiarrak 117 urte zituen, eta ofizialki, bizirik zegoen XIX. mendean jaiotako azken pertsona zen.

Bi munduko gerra eta Italiako 90 gobernu baino gehiago bizi izan zituen Emma Moranok. Argazkia: EFE
Bi munduko gerra eta Italiako 90 gobernu baino gehiago bizi izan zituen Emma Moranok. Argazkia: EFE
Bi munduko gerra eta Italiako 90 gobernu baino gehiago bizi izan zituen Emma Moranok. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko pertsonarik zaharra zela uste zen Emma Morano larunbatean hil zen. 117 urte zituen Moranok.

1899ko azaroaren 29an jaio zen Italiako iparraldean, Piamonten, eta ofizialki, bizirik zegoen XIX. mendean jaiotako azken pertsona zen.

Emakumeak zionez, genetika onari eta egiten zuen dietari esker lortu zuen horrenbeste urte betetzea. Moranok hiru arrautza jaten zituen egunero, horietatik bi gordinik. Hiru mendetan luzatu zen haren bizitza eta bi munduko gerra eta Italiako 90 gobernu baino gehiago bizi izan zituen.

Violet Brown jamaikarra da orain munduko pertsonarik zaharrena. 1900. urteko martxoaren 10ean jaio zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Italiako albisteak