Bitxikeriak -

Polemika

Kalimotxoa, hipsterrentzako edari bihurtuta

Pepsi konpainiak polemika piztu du Twitterren, kalimotxoa koktel 'premium' bihurtzen duen errezeta bat publikatuta.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pepsi konpainiak hankaz gora jarri ditu sare sozialak, kalimotxoa prestatzeko errezeta bitxia publikatu baitu.

"The Kalimotxo" eta "cali-mocho" ere deitu du edaria, eta horrelaxe egitea gomendatu du, astearte honetan publikatutako txio batean: ardo beltza, 1893 PepsiCola freskagarria eta… adi! Limoi xerra bat eta dena edalontzi estu batean.

Laburbilduz, litrotan aritzeko eta txosnetan edateko edari egokiena koktel hipster bihurtu du enpresa estatubatuarrak.

Errezeta horrek hautsak harrotu ditu Twitterren, eta asko dira kalimotxoa edari garesti bihurtu izana kritikatu dutenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste barregarriak Gaurko azken orduko albistea