Krisi Ekonomikoa -

Burlata

Langileen babesa jaso du Faureciarekin egindako aurreakordioak

Administrazio kontseiluak onartu beharko duen akordio horren arabera, lantegia martxan egongo da 2016ko abendua arte gutxienez, eta aurre-erretiroa aurreikusten du langile batzuentzat.

Erredalzopa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Burlatako ICFko (Faurecia-Lear taldea) lantegiko beharginek babesa eman diote asanblada bidez CCOOk eta UGTk multinazionaleko zuzendariekin aurreko ostiralean lortu zuten aurreakordioari, 2016ko abendua arte gutxienez lantegia martxan izateari, alegia.

CCOOk jakitera eman duenez, langileen % 76,6 agertu dira aurreakordioaren alde (134 boto), % 21,1ek kontra bozkatu dute (37 boto), eta % 2,3k boto zuria eman dute (4 boto). LAB eta ELA sindikatuak akordioaren kontra agertu dira.

Administrazio kontseiluak onartu beharko duen akordio horren arabera, lantegia martxan egongo da 2016ko abendua arte gutxienez, eta aurre-erretiroa aurreikusten du 55 urtetik gorako langileentzat, pizgarriak kalera joateko, eta birkolokazioak.

Gainera, % 8ko soldata murrizketa izango dute langile guztiek.

CCOOren Industria Federazioak langileen "babes zabala" lortu duela, eta akordioak "ezarritako helburuak" betetzen dituela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Albisteak Nafarroa Lana berriak