Krisi Ekonomikoa -

Otsaileko datuak

100.000 langile lan hitzarmenik gabe daude EAEn

Gainera, beste 304.666k aurrekoa luzatuta dute. Zenbakiek hobera egin badute ere, hitzarmen kolektiboak berritzeko erritmoa txikia da oraindik.

Itunen berritze erritmoa txikia da oraindik, LHKren arabera. EiTB
Itunen berritze erritmoa txikia da oraindik, LHKren arabera. EiTB
Itunen berritze erritmoa txikia da oraindik, LHKren arabera. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

99.689 langilek (guztien % 18) ez dute oraindik lan hitzarmenik EAEn, eta beste 304.666k aurrekoa luzatuta dute, Lan Harremanen Kontseiluak (LHK) jakinarazi duenez.

Erakunde horren arabera, otsaileko datuak aurreko hilabetekoak baino hobeak dira; hala ere, hitzarmen kolektiboak berritzeko erritmoa txikia da oraindik.

Otsailean, guztira 23 hitzarmen erregistratu zituzten, 9.424 langile babesten dituztenak. Horren ildotik, hitzarmena iraungita duten eta babes gabe dauden langileak 105.265 ziren urtarrilean, eta 99.689 otsailean.

Iraungita dauden hitzarmenetatik, 23 hitzarmen EAEn negoziatzen diren sektore-itunak dira, eta beste hiru Espainiako estatu-mailakoak. Horiez gain, Euskadin eta Estatuan negoziatzen diren beste 10 enpresa-hitzarmen ere kontuan hartu behar dira.

Gainera, 304.666 langilek luzatuta dute aurreko lan ituna. 560 enpresa-hitzarmenak dira, eta 123 sektore-itunak.

Otsailean adostutako batez besteko soldata igoera % 0,68koa izan da enpresa-itunetan, eta % 0,90ekoa sektore-hitzarmenetan.

Bestalde, enplegu erregulazioen kopuruak % 58,6 egin du behera urteko lehen bi hilabeteetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana Ekonomia albisteak