Krisi Ekonomikoa -

Gipuzkoa

6 urteko zigorra ezarri diote enpresaburu bati, iruzurragatik

Gainera, lau milioi euroko isuna ordaindu beharko du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei urteko espetxe zigorra ezarri diote enpresaburu bati, Gipuzkoako Foru Ogasunari bi milioi euroko iruzurra egiteagatik. Gainera, lau milioi euroko isuna ordaindu beharko du.

Epaiaren arabera, kondenatua lursailak eta higiezinak salerosten zituen enpresa baten "jarduneko administratzailea" zen eta, "benetako kudeatzailea" zela ezkutatzeko asmoz, garbitzaile bat fundatzaile eta administratzaile gisa seinalatu zuen 2004ko abuztuan. Gainera, enpresaren egoitza soziala langile horren etxebizitzan jarri zuen.

Ondoren, 2005eko otsailean, beste langile bat izendatu zuen administratzaile, eta berriz ere jarri zuen horren etxea egoitza sozial gisa. 2007ko urtarrilean, prozesu guztia errepikatu zuen beste langile batekin.

Enpresak zazpi kontu korronte zituen, baina kondenatua ez zegoen baimenduta horietan. Urte horietan, enpresak ez zituen bete merkataritza legeak eta ez zuen zergarik ordaindu.

Hori horrela, benetako administratzailea identifikatzeko, Ogasunak "hilabeteak" behar izan zituen. Azkenean, 2009ko uztailean, kondenatuak onartu egin zuen ikuskaritza pasatzea.

Epaileak Ogasun Publikoaren aurkako lau delitu egotzi dizkio, eta, ondorioz, sei urteko espetxe zigorra ezarri dio. Halaber, gizonezkoak lau milioi euroko isuna ordaindu beharko du, eta Aldundiari 2 milioi eurotik gorako kalte-ordainak eman beharko dizkio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Iruzurrak argazkiak Epaiketak albisteak Ekonomia berriak Enpresen albisteak