Krisi Ekonomikoa -

Arabako enpresariak

SEA: 'Krisiaren une txarrena igaro da, baina lan asko egin behar da'

Patronalaren presidenteak azaldu duenez, "buruan sartu behar diegu gizarteari eta gure gazteei orain 10 urteko eredu ekonomikoa aldatu dela; ez da berriz etorriko".

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pascal Gomez SEA Arabako Enpresaburuen Elkarteko presidenteak adierazi duenez, krisialdi ekonomikoaren "unerik txarrena" igaro da, baina lan "asko" egitea eskatu du "industrian etorkizun handia izateko".

Onda Vasca irratiak egindako elkarrizketa batean, krisialdiaren "txarrena igaro da", baina "zuhurrak" izan behar dugu eta "lan asko egin behar dugu" oraindik egungo egoerari eusteko eta "industrian etorkizun sendoa izateko", esan du.

Halere, SEAren arabera, Araban susperraldi ekonomikoak Bizkaian eta Gipuzkoan baino erritmo motelagoa du, eta Araban EAEko gainerako lurraldeetan baino "gutxiago sufritu eta enplegu gehiago mantendu" badute ere, orain "zailagoa izango da" lanpostuak sortzea.

"Buruan sartu behar diegu gizarteari eta gure gazteei orain 10 urteko eredu ekonomikoa aldatu dela; ez da berriz etorriko. Bestelako eredu bat da", esan du. "Ordutegia eta lanaldiak aldatzera ohitu behar dugu", erantsi du.

"Ezin ditugu antzinako formulak aplikatu egungo ereduan. Niri ez zait gustatzen prekarietateaz hitz egitea, sistema aldatu da, beste barik, eta egokitu beharra dugu, horri aurre egiteak ez baitigu askorik lagunduko. Buruan sartu behar dugu aurrerantzean gure lanaldiak lau, sei, zortzi edo bi ordukoak izango direla, eta larunbat eta igandeetan lan egin beharko dugula", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Arabako empresa sindikatua