Krisi Ekonomikoa -

Nafarroa

Barkosen Gobernuak defizit muga propioak negoziatuko ditu Estatuarekin

Manu Ayerdiren esanetan, Nafarroak ez ditu gainerako erkidegoen mugak onartu behar, Estatuarekin negoziatzeko "eskuduntza eta ahalmena" baititu.

Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko hurrengo presidentea. EFE
Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko hurrengo presidentea. EFE
Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko hurrengo presidentea. EFE

EFE | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manu Ayerdi Nafarroako hurrengo Gobernuko Ekonomia kontseilaria izateko txartel guztiak dituen Geroa Baiko kideak adierazi duenez, Uxue Barkosen Exekutiboak "defendatu" egingo ditu lurraldearen eskuduntzak, defizit eta zor mugak ezartzeko Espainiako Estatuarekin egin beharreko negoziazioetan.

Ayerdiren esanetan, UPNren Gobernuak 2017. urte arteko mugak sinatuta utzi ditu. Hala ere, Estatuak 2016ko helburuetan "aldaketa txikiak" egin nahi dituela ematen duela ohartarazi du. Era berean, hainbat erkidego "mugimenduak" egiten ari direla gaineratu du. Hori horrela, Nafarroako hurrengo Gobernuak Aurrekontuen "diagnosi zehatza" egingo duela aurreratu du.

"Jakin badakigu azken urteetako ohitura erkidego guztietako mugak berdinak edo berdintsuak izatea izan dela, baina guk egoera eta testuingurua aztertu nahi ditugu lehenik eta behin, ondoren gure jarrera zehazteko", azaldu du.

Ayerdiren esanetan, Nafarroak ez ditu gainerako erkidegoen mugak onartu behar, "inola ere ez", Estatuarekin negoziatzeko "eskuduntza eta ahalmena" baititu. "Eta defendatu egingo dugu hori", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Geroa Bai Nafarroa gaur Uxue Barkos argazkiak Ekonomia albisteak