Krisi Ekonomikoa -

PREKARIETATEA

Toñak atzerrira joateko deia egin die euskal gazteei

Enplegu sailburuaren esanetan, "gurasoengandik hurbil" bizi behar garela pentsatzen da, "baina zoriontasuna leku askotan dago.

Angel Toña Enplegu sailburua. EFE
Angel Toña Enplegu sailburua. EFE
Angel Toña Enplegu sailburua. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuak atzerrira joateko deia egin die gazteei.

Sailburuak Deustuko Unibertsitatean egin ditu adierazpenok, enpleguari eta gazteriari buruzko jardunaldi batzuetan. Bertan, hainbat gazterekin hitz egin du.

Solasaldi horren baitan, ikasleek kezka agertu diote Toñari, lan merkatuan zalantza ugari ikusten baitituzte.

Horren ildotik, atzerrira joatea "ona" dela adierazi du Toñak. "Eta are hobea da ondoren Euskadira itzultzea", gaineratu du.

Horren hitzetan, norbaitek ez itzultzea erabakitzen duenean, "talentua galdu" dela esan ohi da, "baina baliteke Gernikako Arbola bat utzi izana nonbaiten".

Toñak nabarmendu du "txipa" aldatu beharra dagoela. Izan ere, "gurasoengandik hurbil" bizi behar garela pentsatzen da, "baina zoriontasuna leku askotan dago, ez bakarrik etxetik gertu".

"800 eurorekin ezin da bizitza proiektu bat abiatu"

Toñak seme-alaba bat izateko deia ere egin die euskal gazteei.

Nolanahi ere, aitortu egin du "800 eurorekin" ezin dela "bizitza proiekturik eraiki", eta "1.500 eurorekin" ere bikote batek ezin duela Bilbon seme-alabarik eduki.

Ekitaldian izan diren gazteen artean, hainbatek esan diote euren diru-sarrerak ez direla nahikoak oinarrizko beharrak asetzeko. Horren haritik, Toñak erantzun du "oro har" euskal herritarrak "ondo" bizi direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Eusko Jaurlaritza berriak EAE albisteak Lana Ekonomia berriak Gaurko azken ordukoa