Nafarroako kutxa auzia -

Ikerketa

Kontuz!-ek 'ustezko irregulartasun gehiago' atzeman ditu CAN-en

Caja Sol eta Caja Navarraren artean bi enpresa elkarri trukatu zizkiotela salatu du elkarteak, balio zutena baino “askoz gehiago ordainduz”.

Patxi Zamora, Kontuz! elkarteko ordezakaria. EFE.
Patxi Zamora, Kontuz! elkarteko ordezakaria
Patxi Zamora, Kontuz! elkarteko ordezakaria. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Caja Navarra auzian beste bi “ustezko irregulartasun” iragarri ditu gaur Kontuz! Kontsumitzaile eta zergadunen elkarteak: Caja Sol eta Caja Navarraren artean bi enpresa elkarri trukatu zizkiotela salatu du elkarteak, balio zutena baino “askoz gehiago ordainduz”. Horrez gain, “faborezko tratua” atzeman du Kontuz!-ek Vialogos CAN-eko enpresan.

Adierazi dutenez, Caja Solen inguruan Espainiako Bankuak ere bere garaian ohartarazi zuen. Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidentea zen garai horretan eta, CANeko buru izanda, ez zituen Espainiako Bankuaren oharrak entzun, Kontuz!-en arabera.

Prebarikazioa, jakinaren gainean egonda oker jokatzea eta “faborezko tratua” dira Kontuz!-ek egin dituen bi salaketa berri horietan atzeman dituen ustezko delituak.

Prebarikazioa, Espainiako Bankuak oker ari zirela esan ondoren “argi berdea eman ziotelako” Caja Sol eta Caja Navarrak galerak zituen bi enpresa balio zutena baino askoz gehiago ordainduta elkar trukatzeari. Oesia Networks eta Guaskor dira bi enpresa horiek.

Epaitegiak jada ikertzen ari dira aipatutako auzia, CANeko dieten harira.

Zamorak eta Pablo Ibáñez Kontuz! elkarteko abokatuak esan dutenez, Caja Navarrak Cajasoli 44 milioi euroan Oesia enpresaren % 19a erosteko egindako operazioak "irregulartasun zantzuak" zituela ohartarazi zuen txosten batean Espainiako Bankuak 2010eko martxoan, teknologia konpainia horrek zituen galerak ikusita "prezio altuan" saldu zirelako.

Kontuzen ustez, Miguel Sanz garai hartan CANeko presidente zenak txosten hori "nahi eta nahi ez" jaso behar izan zuen, operazioarekin aurrera jarraitu zuela azpimarratu dute elkartetik eta CANekin eta Oesia eta Guascor enpresekin harremana zuten enpresaburu batzuei , baita operazioa tasatu zuen enpresari ere "ustez mesede tratua eskaini" ziela salatu dute, tartean, Marti Fluxa Estatuko Segurtasun idazkari ohiari edota Ignacio Sarriá Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko presidentearen semeari.

Kontuzen bigarren frontea azken urteetan CANen "nagusitu zen kontrol gabeziarekin" lotuta dago, izan ere oposizioak jakinarazi duenez, Enrique de Mulder. 2005 eta 2009 artean Vialogoseko zuzendari izan zenak, Nafarroako Kutxarekin lotura duen aholkularitza enpresa, 600.000 euroko soldata zuen ezarrita.

Dena den, lau urte horietan Norman Asesores SL enpresak, ( Mudlerren emaztea zen konpainia horretako administratzaile bakarra, eta Mudler, bera, kontseilari delegatua) CANi 2,7 milioi euro fakturatu zizkion, diru hori sozietate mugatu horren eskutik jasotako soldata izango balitz irregulartasun bat izango litzateke. Gai horren inguruko azalpenak jaso ezean epaitegietara joko duela iragarri du Kontuzek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea