Nafarroako kutxa auzia -

Banca Civica

Barkos: 'Nafarroako Kutxako ikerketa batzordeak aurrera jarraituko du'

“Ezin daiteke beste era batera izan”, adierazi du Nafarroako Gobernuaren presidenteak. Exekutiboari babesa ematen dioten lau alderdien konpromiso bat dela gogorarazi du Barkosek.

Uxue Barkos Nafarroako Gobernuaren presidentea. Argazkia: EFE
Uxue Barkos Nafarroako Gobernuaren presidentea. Argazkia: EFE
Uxue Barkos Nafarroako Gobernuaren presidentea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nahiz eta epaileak Banca Civicaren auzia bigarren aldiz artxibatu, Nafarroako Kutxaren ikerketa batzordeak Foru Parlamentuan aurrera jarraituko duela adierazi du gaur Uxue Barkos Nafarroako Gobernuaren presidenteak.

“Ezin daiteke beste era batera izan”, azpimarratu du Barkosek. Erabakiak Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak hartutakoarekin “zerikusirik ez” duela zehaztu du buruzagiak. Zentzu horretan, magistratuaren erabakiari “erabateko errespetua” zor diola esan du Barkosek.

Ikerketa Batzordea Exekutiboari babesa ematen dioten lau alderdien (Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerra) konpromiso bat dela gogorarazi du Barkosek, baina Nafarroako Kutxaren desagerpenean egon daitezkeen erantzukizun politikoak aztertuko dituela azaldu du.

Barkos ikerketa batzordearekin “obsesionaturik” dagoela uste du UPNk

Barkos Nafarroako Kutxaren ikerketa batzordea sortzearekin “obsesionaturik” dagoela salatu du UPNk. “Nahiz eta Justiziak dagoeneko estrategia abertzalea zapuztu, ustelkeria eta delitu susmo faltsuak erein nahi dituzte”, erantsi du.

Epailearen iritziak bost axola zaie, lauko Gobernuaren alderdiek aldez aurretik ateratako ondorioekin joatea erabaki dutelako beste behin ere”, gaineratu du UPNk agiri batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
CAN auzia Politika UPNren albisteak Nafarroa gaur Uxue Barkos argazkiak Alderdi politikoak albisteak