Nafarroako kutxa auzia -

Ikerketa

‘CAN auzia’ ikertzeko batzorde berria eratzea eskatu du Parlamentuak

“Nafarroako Kutxaren desagerpenean eragina izan ahal zuten ekintza guztiak” ezagutu nahi dituztela azaldu dute Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek, PSNk eta Ezkerrak.

Nafarroako Parlamentua. Artxiboko irudia: EFE
Nafarroako Parlamentua. Artxiboko irudia: EFE
Nafarroako Parlamentua. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi guztiek, UPNk eta PPk izan ezik, ekimen bateratua aurkeztu dute, Nafarroa Kutxako desagerpenaren arrazoiak ikertzeko batzorde berri bat eratzeko.

“Nafarroako Kutxaren desagerpenean eragina izan ahal zuten ekintza guztiak” ezagutu nahi dituztela azaldu dute Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek, PSNk eta Ezkerrak.

Era berean, “ordezkari politikoen eta entitateko arduradunen erantzukizuna aztertuko” du ikerketa batzordeak, alderdi horiek erantsi dutenez, “Nafarroako Kutxaren sorrerako oinarriak errespetatu ote ziren zehazteko eta desagerpenaren ostean geratu den ondarearen egoera argitzeko”.

Gertatutakoaren “arrazoiak eta erantzuleak sakonean ezagutu” gabe, Nafarroako herritarrek “finantza tresna propio” bat desagertzen ikusi zutela argudiatu dute bost alderdiek ekimena defendatzeko.

“Denbora falta”

Parlamentuan batzorde bat martxan jartzeko hiru saiakeren ondoren, aurreko legealdiaren amaieran bakarrik lortu zuten; ondorioz, “denbora faltak eta Fundazioaren eta Nafarroako Gobernuaren lankidetza faltak zalantza gehienak ez zituzten argitu”, azpimarratu dutenez.

Horregatik, ikerketa batzorde berri bat eratzea beharrezkoa dela uste dute sinatzaileek. Bestalde, Nafarroako Gobernuari eusten dioten lau alderdiek akordio programatikoan jasotako konpromisoa dela gogorarazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako Kutxaren auzia Nafarroa Nafarroako Gobernua berriak Nafarroako Parlamentua