Ekonomia -

Ondorengotza

Ana Botin: 'Santander taldearen ibilbideari eusten ahaleginduko naiz'

Akziodunen Batzarrean egindako lehen hitzaldian, Botinek nabarmendu du bere aitak bankua euroguneko lehenengo entitate bihurtu eta burtsa-kapitalizazioan munduko hamar handienen artean kokatu zuela.

Ana Patricia Botin, Santander Taldeko presidente berria. Irudia: EFE
Ana Patricia Botin, Santander Taldeko presidente berria. Irudia: EFE
Ana Patricia Botinek aita gogoan izan du Akziodunen Batzarrean

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Patricia Botin Santander Taldeko presidenteak ziurtatu duenez, bere aitak eraiki zuen taldearen ibilbide arrakastatsuari eusten ahaleginduko da Espainiako bankurik garrantzitsuenaren buruzagitzan.

Akziodunen Batzarrean egindako lehen hitzaldian, Ana Patricia Botinek nabarmendu du Emilio Botinek (aurreko astean hil zen) bankua euroguneko lehenengo entitate bihurtu eta burtsa-kapitalizazioan munduko hamar handienen artean kokatu zuela Santander Bankuko presidente izan zen 30 urteetan.

"Ikuspegi argia izanda, arriskuen aurrean zuhurtziaz jokatuz, bezeroa eta merkataritza arloko banka lehenetsita, aurrea hartzeko abileziarekin eta hazteko aukerak aprobetxatuz erdietsi zuen", nabarmendu du.

Batzarra kapitala handitzeko egin dute, Santander Brasil enpresa filialeko % 25 eskuratzea erabaki baitute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Banco Santander argazkiak