Ekonomia -

Mario Fernandezen ordez

Kutxabanken gizarte ekintza 'indartzeko' lan egingo du Villalabeitiak

Mario Fernandezek atzo utzitako lekua beteko du Villalabeitiak. Dimisioa Kutxabanken Administrazio Kontseiluaren eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren aurrean eman zuen atzo.

Villalabeitia: 'Ohorea da Kutxabanken buru izatea'

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gregorio Villalabeitia izango da gaurtik aurrera Kutxabanken presidente berria,¿Mario Fernandezen ordez, Kutxabankeko Akziodunen Batzordeak eta Administrazio Batzordeak aho batez erabaki ondoren.

Hedabideen aurrean egin duen lehenengo agerraldian, Villalabeitiak "pribilegiotzat" jo du gaurtik aurrera Kutxabankeko presidente izatea. ?Aldi berean gogorra eta liluragarria izango da nire lana?, esan du.

Kutxabankeko Administrazio Kontseiluak beragan jarritako ?konfiantza? eskertu du Villlalabeitiak. ?Erronka honen parte sentitzen naiz?, gaineratu du.

Mario Fernandez atzora arte presidente izandakoari buruz ere mintzatu da: ?Muga oso goian utzi du Mariok?. Horrez gain, Kutxabanken lan egitea ?pribilegio? bat izango dela berretsi du.

?Entitate honek, historikoki, egin beharrekoak oso ondo egin ditu eta kapital maila bikainei eutsi egin die?. Hortaz, ?sendotasunez? emango dio hasiera bere lanari, adierazi duenez.

Estres-probei ez zaiela ?hainbeste? begiratu behar gaineratu du. ?Banku-negozioan jarri behar dugu begirada, beti ere arriskuaren kalitateari ere erraparatuz?. Kutxabankek ?giharra, ibilbidea eta determinazioa? dituela azpimarratu du.

Etekinak izatea izango da Villalabeitiaren xede nagusia, ?fundazioek gizarte ekintzari eusteko eta gizarte ekintza indartu dezaten?. ?Gizarte ekintza da, izan ere, gure oinarria?, amaitu du.

Fernandezen ondorengoa

Mario Fernandezek atzo utzitako lekua beteko du Villalabeitiak.¿Dimisioa Kutxabanken Administrazio Kontseiluaren eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren aurrean eman zuen atzo, azaroak 27, Fernandezek, baina, uda hasi aurretik jakinarazi zion BBKri, erreferentziazko akziodunari.

Eskarmentu handiko bankaria

Bankari ezagun eta beteranoa da Villalabeitia. Banco de Vizcayan eman zituen lehen urratsak, eta Argentarian eta BBVAn ere ibilitakoa da, bietan ardura handiko postuetan.

Barakaldon jaio zen (1951), eta Ekonomian eta Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean.

Administrazio kontseiluetako kide izan da Villalabeitia hainbat multinazionaletan: Metrovacesa, Gas Natural, Repsol, Iberia, BBVA Chile... Telefonica eta BBVA Provida AFP enpresetan presidente izandakoa da, eta Ernst&Young eta General Electric Espa¿holkularitza Batzordean ere aritu da.

Gaur egun, Seeliger y Conde enpresako bazkidea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kutxabank albisteak