Ekonomia -

Eurostat

Euroguneko langabezia mantendu egin da eta Espainian % 24ra jaitsi da

25 urtez beherakoen artean, Espainia da gazteen artean langabeziaren datu altuena duen herrialdea: % 53,8.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko langabezia datua egonkor mantendu da hirugarren hilabetez jarraian, Eurostatek argitaratu duenez. Urrian % 11,5ean kokatu da, orain urte beteko datua baino lau hamarren gutxiago. Eurostaten arabera, Espainiak du langabezia daturik txarrena (% 24), Greziaren atzetik (% 25,9).

Hala ere, Espainiako langabezia datuak hamarren bat egin du behera urrian. Aurreko urtekoarekin alderatuta, beherakada bi puntukoa izan da, 2013ko urrian Espainiako langabezia datua % 26koa baitzen.

Eurostaten arabera, Espainian 5,509 milioi langabe zeuden urrian. Urte bereko irailean 5,515 milioi langabe zeuden, eta 2013ko urrian, 6,010 milioi.

Europar Batasunean, langabezia datua egonkor mantendu da. Urrian % 10ean kokatu da, iaz baino zazpi hamarren gutxiago. Datuen arabera, 24,413 milioi pertsona daude lanik gabe Europar Batasunean.

Estatu kideen artean, Alemaniak (% 4,9) eta Austriak (% 5, 1) dute langabezia tasa baxuena. Altuena, berriz, Greziak eta Espainiak dute.

Langabezia gazteen artean

25 urtetik beherakoen artean, langabezia tasak hamarren bat egin du gora eurogunean. % 23,5ean kokatu da, 3,356 milioi gazte baitaude lanik gabe.

Espainiak du gazteen artean langabezia datu altuena: % 53,8.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur