Ekonomia -

Nafarroa

LAB: 'Nafarroako Ospitalea interes pribatuen menpe dago'

Halaber, Ospitaleko hainbat solairu eta zerbitzu itxi egin dituztela salatu du, Nafarroako Klinika Unibertsitarioak, San Miguelek edo San Juan de Diosek "euren negozioak irekita izaten jarraitzeko".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LAB sindikatuak Nafarroako Ospitalearen aurrean elkarretaratzea egin du asteazken honetan; bertan, Ospitaleko zuzendaritza "osasun publikoaren kontura negozioa egiten duten" enpresa pribatuen "interesen menpe" jartzen duela bere burua salatu du.

Eredu moduan, egin baina erabili ez dituzten eraikinak aipatu dituzte (Larrialdiak, C Pabilioia) –batzuk erdi hutsik daude, LABen esanetan-. Abbot enpresa ere nabarmendu dute; izan ere, enpresa hori laborategi zentralizatuaren adjudikazioduna da, baina ez du hornitu "beharrezkoa den teknologiaz".

LABek salatu du, halaber, Ospitaleko hainbat solairu eta zerbitzu itxi egin dituztela salatu du, Nafarroako Klinika Unibertsitarioak, San Miguelek edo San Juan de Diosek "euren negozioak irekita izaten jarraitzeko" asmoarekin.

“Pribatizatutako zerbitzuak”, Nafarroako Ospitalean

Gainera, LABek esan du Nafarroako Ospitalean zerbitzu batzuk "pribatizatuta" daudela; besteak beste, sukaldeak. LABen arabera, Osasun Zerbitzu Publikoaren gainbegiratzea "arindu" nahi dute, teknika dietisten kontura. Apurka-apurka, "Maju enpresari esleitzen dizkiote zerbitzu horiek", eta urtearen amaieran, ondorioz, 12 lagun kalean geratuko dira.

LABen ustez, Nafarroako Ospitaleko gaur egungo zuzendariak ematen dizkieten aginduak ari dira betetzen, "Osasunbidea enpresa pribatuei saltzeko bidean", nahiz eta horrek kalitatearen txarrerako izan eta gastuak handiagoak izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langile Abertzaleen Batzordeak