Ekonomia -

Behi eroen krisia

AEBek EBko behikiari blokeoa kendu diote

Behien entzefalopatia espongiformearen krisiari erantzuteko blokeoa ezarri zuen Washingtonek. Blokeoak 15 urteko iraupena izan du. Europako Batzordea pozik agertu da erabakiaren berri izan eta gero.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Ustez Washingtonen atentatua prestatzeagatik atxilotua

1:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datozen asteetan EBko behikiaren inportazioei merkatua zabaltzen hasiko dela ofizialki baieztatu dute Amerikako Estatu Batuek. Lehenbizi Irlandako haragiari blokeoa kenduko diote AEBek.

Behien entzefalopatia espongiformearen (behi eroen gaitza) krisiari erantzuteko blokeoa ezarri zuen Washingtonek. Honenbestez, blokeoak 15 urteko iraupena izan du.

Europako Batzordea pozik agertu da erabakiaren berri izan eta gero. Hala ere, blokeoa EBko Estatu kide guztiei kentzeko eskatu du Europako Exekutiboak.

Merkatu estatubatuarra gainerako Estatu kideei zabaltzeko egutegi konkreturik ez dago momentuz, baina “laster” gertatzea espero du EBko Exekutiboak, Enric Brivio Ingurumen bozeramaileak esan duenez.

Irlanda

Hala eta guztiz ere, blokeoa ezarri baino lehen esportatzaile nagusia Irlanda zen. Europak AEBera esportatzen zuen behikiaren % 70 Irlandatik bidaltzen zuen.

2014ko martxoan blokeoa kendu behar zuela iragarri zuten AEBek, baina Irlandako behikia onartzen hasiko dela orain baieztatu du Washingtonek. Irlandako produkzio sistemak aztertu zituzten AEBetako arduradunek iragan uztailean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Ameriketako Estatu Batuak bideoak