Ekonomia -

Beherapenak

Abian da neguko merkealdia

Beherapenak % 50 artekoak izango dira. Kontsumitzaileek 60 eta 80 euro arteko gastua egingo dute batez beste Espainiako Estatuan, eta 250 eurokoa Frantziakoan.

Dendariek % 30 eta % 50 arteko beherapenak eskainiko dituzte. EiTB
Dendariek % 30 eta % 50 arteko beherapenak eskainiko dituzte. EiTB
Dendetan dena prest, beherapenei hasiera emateko

0:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriak hasiera emango dio gaur neguko merkealdiari. Kontsumitzaileek 60 eta 80 euro arteko gastua egingo dute batez beste Espainiako Estatuan, eta 250 eurokoa Frantziakoan. Ipar Euskal Herrian, baina, gastua Frantziako batez bestea baino txikiagoa izango dela uste dute.

Dendariek iazko merkealdian baino salmenta gehiago egitea espero dute, batik bat arroparen eta oinetakoen sektorean. Dena dela, aurten etxetresna elektriko txikien arloak ere indarra hartu du hainbat tokitan.

"Dendari gehienek esfortzua egingo dute eta % 30 eta % 50 arteko beherapenak eskainiko dituzte, baina, bigarren fasean, baliteke % 75era ere iristea", azaldu dute Espainiako Merkataritza Konfederaziotik.

Kontsumitzaileentzako aholkuak

EAEko Kontsumo Institutuak, Kontsumobidek, "behar diren produktuei buruz hausnarketa egitea" aholkatu die herritarrei, neurri gabeko erosketak saihesteko. Horretarako, aldez aurretik zenbateko gastua egin nahi den kalkulatzea komeni da.

Besteak beste, faktura eta publizitate liburuxkak gordetzea ere gomendatu du Kontsumobidek, kexak jartzeko beharrezkoak baitira.

Merkealdian, produktu guztiek gainerako hilabeteetako kalitate eta etiketatu baldintza eta arau berdinak bete behar dituzte. Gainera, prezio zaharra eta berria zehaztuta izan behar dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Kontsumoari buruzko albisteak Merkataritza Neguko merkealdia