Ekonomia -

Aurrezki-tasa

Familien aurrezkiak errenta erabilgarriaren % 4,4an kokatu dira

2007az geroztik hirugarren hiruhileko batean izandako tasarik txikiena da, Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako datuen arabera.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Familien eta irabazi asmorik gabeko elkarteen aurrezki-tasa errenta erabilgarriaren % 4,4an kokatu da 2014ko hirugarren hiruhilekoan, Espainiako Estatistika Institutuak gaur kaleratutako datuen arabera. Urte bereko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, hamar puntu baino gehiago jaitsi da aurrezki-tasa, orduan % 15ekoa baitzen.

2013ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, familien aurrezki-tasa ia bi puntu jaitsi da: %6,2tik %4,4ra.

% 4,4ko aurrezki-tasa 2007az geroztik hirugarren hiruhileko batean izandako tasarik txikiena da; izan ere, % 4,3koa izan zen orduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea