Ekonomia -

2015eko datuak

Euroguneko hazkunde handiena Espainiak izango du, NDFren arabera

Espainiako ekonomia % 2 haziko da aurten, urrian esperotakoa baino hiru hamarren gehiago.

Christine Lagarde NDFko zuzendaria. EFE
Christine Lagarde NDFko zuzendaria. EFE
Christine Lagarde NDFko zuzendaria. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) hiru hamarren igo du Espainiako ekonomiaren aurtengo hazkunde aurreikuspena, % 1,7tik % 2ra, hain zuzen ere. Hori horrela, eurogunean 2015ean gehien haziko den estatua izango da.

2016rako, Espainian ekonomiak % 1,8 egingo du gora, NDFren kalkuluen arabera, gaur Pekinen (Txina) publikatutako txostenaren arabera.

Espainiako aurreikuspenak bereziki handiak dira euroguneko gainerako datuekin alderatuta. Alemaniaren hazkundea, esaterako, % 1,3koa izango da aurten, eta % 1,5ekoa, 2016an. Oro har, euroaren herrialdeak batez beste % 1,2 haziko dira 2015ean, eta % 1,4 egingo dute gora 2016an.

NDFren ustez, petrolioa eta euroa merkatu izanak erraztu egingo du jarduera ekonomikoa. Dena dela, inbertsio aurreikuspenak txikiagoak direla gaineratu du.

Erakundeak ez du beste adierazle ekonomikorik eman urtarrileko txostenean. Langabezia eta inflazio datuak apirilean ezagutaraziko ditu, AEBn egingo duen bilera batean.

Nazioarteko hazkunde globala oso ahula dela ohartarazi zuen joan den astean Christine Lagarde NDFko zuzendariak, eta albiste on bakarra AEBko egoera dela gaineratu zuen, herrialde horretan ekonomia % 3 hazi baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Espainiako Gobernua albisteak Espainia albisteak NDF albisteak gaur Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa